argia.eus
INPRIMATU
Valentin Redin antzerki zuzendaria hil da

2010ko urtarrilaren 19a

Nafarroako antzerkigintzan erreferente izan den Valentin Redin Flamarique atzo hil zen, 66 urte zituela. Antzerki autore eta zuzendari izandakoak berrikuntza ekarri zuen 70eko hamarkadan, El Lebrel Blanco konpainiaren eskutik. Kritika eta publikoa alde izan zuen eta garaiko aktorerik onenekin egin zuen lan. Bere obra nabarmenetakoa 125 emanaldi iraun zituen Navarra, sola o con leche dugu.