argia.eus
INPRIMATU
Uxue Barkosek bularreko minbizia duela jakinarazi du
2011ko otsailaren 28a

Uxue Barkos (Iruñea, 1964) NaBai koalizioko Iruñeko zinegotzi eta Espainiako Kongresuko diputatuak jakinarazi du bularreko minbizia duela. Adierazi du "animotsu" dagoela, denbora pixka batean ez dela lanera joango, baina ahal bezain pronto itzuliko dela: "Beste hainbat emakumek bezala, gaixotasunari aurre egin behar diot, eta horretan izango naiz. Ahal dudan azkarren eta tratamenduak ezarritako erritmoan itzuliko naiz lanera". Asteazkenean egingo diote ebakuntza.