argia.eus
INPRIMATU
Uxue Alberdi: “Gozamenerako hizkuntza euskara dut, tristurarako edo amorrurako hizkuntza ere euskara dudan bezala”

2007ko azaroaren 20a

"Nik ez dut gure hizkuntzak 40 milioi hiztun izatea behar euskara baliagarria eta kontuan hartzeko moduko hizkuntza dela pentsatzeko. Jende ezjakin asko dago eta botereetatik ere hizkuntzak positibatu edo estigmatizatu egiten dira. Pertsona askok ez dute ikusten hizkuntzen balioa, aberastasuna. Ez dute ikusten hizkuntzak kultura baten pentsatzeko eta sentitzeko modua adierazten duela; hizkuntza batean ikus daitekeela zer den giza talde batentzat garrantzitsua eta zer ez. Hizkuntza batek adierazi dezake gizarte bat nola kokatzen den munduaren aurrean... Hizkuntza txikien kontra egiten dutenak ezjakinak dira edo, hori guztia jakinda ere, gorrotoak bizi ditu, eta kultura edo giza talde horiek desagerraraztea eta historiatik ezabatzea dute helburu". ( 2007-11-16/23, 40. zenbakia)