Usurbilgo Itunaren sinatzaileek Zubietako erraustegiaren proiektua atzeratu izana txalotu dute

  • Usurbilgo Ituna (PDF) sinatu duten alderdi eta erakundeek atzo emandako prentsaurrekoan adierazi zuten "garrantzitsua" dela Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) administrazio kontseiluak Zubietako errauste plantaren eraikuntza proiektua sei hilabetez eteteko erabakia hartu izana. Diotenez, herrialde osorako "zero zabor programa baten abiapuntua da".


2011ko abenduaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Atez-ateko sistemaren aldeko pankarta.

Halaber, 40 udaletako alkatek hondakinak modu selektiboagoan jaso eta kudeatzeko hartutako konpromisoa txalotu dute, baita Gipuzkoako Diputazioak emandako urratsak ere.

Sinatzaileek diote "eredugarria" dela Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolan abian jarritako atez-ateko zabor bilketa sistema. Sistemarik merkeena dela azaldu dute, eta emaitzarik onenak lortzen dituena. Dena den, gaineratu dute atez-atekoaren pareko birziklatze-tasa lor lezakeen edozein sistemari ateak irekiko lizkioketela.

Usurbilgo Itunaren sinatzaileen izenean, Joxe Mari Irazustak (Gipuzkoa Zero Zabor plataforma), Maria Luisa Sanchezek (Errausketaren Aurkako Koordinadora) eta Usurbilgo alkate Mertxe Aizpuruak (Bildu) hitz egin zuten prentsaurrekoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzuola
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]


2024-02-08 | ARGIA
Meaka-Irimo herri plataformak milaka alegazio aurkeztu ditu eta aerosorgailuen tamaina irudikatuko du herrian

Meaka-Irimo herri plataformak 3.022 alegazio aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Industria sailean, "Trekutz" izeneko proiektuaren aurka. Zera adierazi du: "Meaka-Irimo herri plataforman energia berriztagarriak behar-beharrezkoak direla argi dugu, baina ezin dira... [+]


Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
"Hausnarrean" liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


Eguneraketa berriak daude