Guardia Zibilak asteazken goizaldean egindako operazioan 22 urteko gaztea atxilotu du Balmasedan, yihadismoarekin lotura izan dezakeelakoan.
Internet bidez Daesh talde yihadistaren ideologia eta atzerriko borrokalariek Sirian egindako ekintzen irudiak zabaltzea egozten diote jatorriz marokoarra den gazteari, Naiz hedabideak azaldu duenez. 2013tik hona sare sozialetan egindako argitalpenak ikertzen ari da Guardia Zibila, Yihada behin eta berriz goraipatu, Islamaren defentsan borroka armatua aldarrikatu eta Daeshen buruzagiei gorazarre egin ahal izan dielakoan. Sare sozialetako bere perfilean, atxilotuak talde armatu horiek egindako erasoak ospatu dituela diote, eta 2001eko irailaren 11ko atentatuak ospatzeko urteroko zita ere jarrita zuela.
Haren etxea miatzen ari dira.
El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]
Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.
Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]