Oroitz Gurrutxaga (Errenteria) eta Xabier Aranburu (Ondarroa) atxilotu ditu Frantziako poliziak Caunan (Akitanian). Atxilotuak atzo atzeman zituzten 15:30ak inguruan eta une honetan Baionako polizia etxean daude. Frantziako poliziak Espainiako poliziarekin elkarlanean egindako operazioa izan da. Polizia iturrien arabera, bi atxilotuen autoa lapurtutakoa zen eta atxilotuek armak zeramatzaten.
Ezker Abertzaleak atxiloketak salatu ditu eta Frantziako eta Espainiako gobernuei konponbiderako bide zentzudunena, elkarrizketarena, hartzeko eskatu die. Azken atxiloketa hauekin, dagoeneko 15 atxiloketa egin dituzte ETAk ekintza armatuen behin-betiko etena iragarri zuenetik
Atxiloketak salatzeko atzo 360 lagun bildu ziren Ondarroan egindako manifestazioan. Gaur, 20:00etan berriz bilduko dira .