argia.eus
INPRIMATU
Ustez etxegabea den gizonezko bat hil da Zumaian bart
  • Asteazken goizaldeko 6:30ak aldera, Zumaiako La Caixako kutxazain automatikotik ateratzen ikusi duten pertsona bat hil da, Baleike.eus atariak jaso duenez.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz 2016ko otsailaren 17a
Zumaiako Txomin Agirre kalean La Caixak duen kutxazaina

Lanera zihoan pertsona batek ikusi du, eta ondoezik zegoen 50-60 urte bitarteko gizonezkoa. Larrialdi zerbitzuei deitu die, baina gizonezkoa hil egin da inguratu direnerako. Kartoiak zituen kutxazain automatikoaren inguruan, Baleike atariaren arabera.

Ez zuen inongo agiririk gainean, eta hatz-marka bidez saiatuko dira identifikatzen. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.