argia.eus
INPRIMATU
Polizia operazioa Miarritzen
Ustez ETAren armategi bat atzeman dute eta bi atxilotu
  • Ustez ETAk armak gordetzeko baliatzen zuen ezkutaleku bat aurkitu dute Frantziako polizia eta Guardia Zibila elkarlanean egiten ari diren operazioan. Polizi iturriak aipatuz, bi pertsona atxilotu dituztela zabaldu dute hedabideek.

ARGIA @argia 2015eko maiatzaren 28a

Etxe bat mihatu dute Miarritzen eta honen jabea atxilotu dute, "ETArekin kolaboratzea" egotzita. Ustez "arma kantitate handia" ezkutatzen zuen ETAk bertan.

ETAk hainbat aldiz adierazi du desarmerako jarrera, baina Espainiako eta Frantziako autoritateen jarrera salatu du, desarmea zailtzen ari direla. Nazioarteko begiraleek ere beren kexua adierazi izan dute bi estatuak behin betiko desarmerako jartzen ari diren zailtasunak medio.