EH Bilduk legebiltzarrean aurkezturiko lege proposamenaren aurka bozkatu dute hiru alderdi hauek, diotenaz kontrol organoak jada badirelako.
"Ustelkeria kasuak pilatzen dira urtez urte eta horrelakoak ikertzeko eta zigortzeko egun dauden mekanismoak ez dira nahiko" dio EH Bilduk. Horregatik du koalizioak ustelkeriaren kontrako bulego baten osatzeko lege-proposamena aurkeztu Eusko Legebiltzarrean.
Proposamenaren aurka bozkatu dute EAJ, VOX eta PSE-EE alderdiek. Adibidez, Jon Andoni Atutxa jeltzaleak adierazi du gaur egun ustelkeriaren kontrolerako existitzen diren tresnek sare "mamitsu" bat osatzen dutela, eta ez dela bulego berri baten beharrik. Elkarrekin Podemosek alde bozkatu du eta PP+Cs, berriz, abstenitu egin da.
Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak aurkeztu du xedea, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ustelkeriaren ikerketarako mekanismoen falta dagoela argudiatuz. Ustelkeria eta praktika irregularrak "detektatu, prebenitu, ikertu eta erradikatzeko" bulego baten sorrera ezinbestekotzat jo du EH Bilduko legebiltzarkideak:
Ustelkeria kasuak pilatzen dira urtez urte eta horrelakoak ikertzeko eta zigortzeko egun dauden mekanismoak ez dira nahiko.
Hori dela eta, Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzea proposatu dugu.
EAJk eta PSEk, hala ere, kontrako botoa eman dute.
? @Josu_Estarrona pic.twitter.com/qIvyaFXrUk
— EH Bildu Legebiltzarra (@ehbildu_legebil) June 17, 2021