argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako ustelkeriaz dokumentala laguntzeko donazio kanpaina abiatu dute
  • Nafarroako ustelkeria kasuei buruzko Nork eraman du dirua? trilogiako bigarren dokumentala egiten ari da Ateak Ireki kolektiboa, CANen desagerpena oinarri izango duena. Proiektua sustengatzeko donazio kanpaina jarri dute abian, Verkami webgunearen bitartez.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko apirilaren 08a
CANen bulego batean egindako protesta (Ekinklik Argazkiak)

CANen desagerpena aztertuko dute bigarren dokumentalean. "Lapurreta" horren lekuko nagusiak elkarrizketatuko dituztela azaldu dute egileek: oposizioan dauden alderdi politikoetako kideak, auzi hori ikertu duten kazetariak, CANeko langile ohiak, Nafarroako intelektual batzuk, abokatuak eta Kontuz taldeko kideak besteak beste.

10 eta 500 euro arteko ekarpenak egin ditzakete herritarrek. Jarritako diruaren arabera, hainbat motatako opariak jasoko dituzte. Sustaitzaileen helburua 10.000 euro biltzea da.

Trilogiako lehenengo dokumentala, Los trileros forales, Interneten ikus daiteke: