Usopop Festibala maiatzaren 26an eta 27an eginen dute Saran

  • Lagunarteko ekimen bat izateko asmoz sortu zen jaialdia, dagoeneko maiatzeko azken asteburuko hitzordu finkoa bilakatu da. Hala, aurten bederatzigarren aldiz, maiatzaren 26an eta 27an Usopop Festibala eginen da. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 25an - 09:30
Giro edema izanen dute larunbatean Lizarietan eta igandean Santa Katalinan.

Bi zifrako adinera pasatzeko bezperan, aurtengo festibalak aldaketa ttipi batzuk izanen ditu, eta bederatzi urteotan garrantzi berezia ukan duten bi lekutan iraganen da Usopop: Lizarietako lepoan eta Santa Katalina kaperan.

Larunbatean Lizarietan

Festibaleko lehendabiziko eguna Lizarietako lepoan izanen da, larunbatean, maiatzak 26. 16:30ean irekiko dituzte ateak eta hainbat talde ariko dira taula gainean: Frustration talde kultoa, Willis Drummond rock taldea rock indartsua, DBFC ren erritmo dantzagarriak, Lumi bikotearen doinu onirikoak, FranÁois eta 4 laminen magia, Bilaka konpaniaren Soka azken dantza ikusgarria eta Coconut diska jartzaileak.

Igandean Santa Katalinan

Igandeko emanaldiak 14:30ean hasiko dira eta Santa Katalina kaperan iraganen dira. Coconut DJaz gain, Gratuit  taldea ere ariko da, baita Orbel laukote gaztea ere. Kataluniatik Maria Arnal i Marcel Bages artistak ere etorriko dira.

Antolatzaileen arabera, bi egunetarako balio duten sartzeak agortu dira, baina egunka balio dutenak oraindik eskuragarri dira. www.usopop.com webgunean eros daitezke.

Albiste hau Erranek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Usopop
Gela bat denondako

Larhun gailurrean, etxean, hartu dituzte Itziar, Dani eta Xanek hamaika musikari. Helburu argi batekin elkartu ziren bakarlari eta talde diferenteetako kideak: urriaren 30ean emanaldi bateratu bat eskainiko zuten Sarako Lur Berri aretoan, Mapa Galduak festibalari itxiera emanen... [+]


2019-01-24 | Iñigo Igartua
Usopop jaialdiaren hamargarren edizioa maiatzaren 25ean eta 26an ospatuko dute Saran

Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit musikariek hartuko dute parten jaialdian.


2018-06-24 | Kepa Matxain
Usopop
"Festibal asko diruaren logikan dabiltza, baina guk musika maite dugu"

Datorren urtean beteko ditu hamar urte Usopop jaialdiak. Lagun artean sortu zuten, kalitatezko musika eta tratu humanoa erdigunean jarriz. Urtero saiatu dira gauza berriak probatzen, tokiekin esperimentatzen, baina tamainari eutsiz. Txikia da Usopop eta txiki nahi dutela diote... [+]


2017-06-04 | Kepa Matxain
Jende apasionatua gauza ederrak egiten

Usopop Festibalaren kronika. Maiatzaren 27an, Saran. Taldeak: Totorro, Laish, Bigott, Petit Fantôme, Paxkal Irigoyen & Kontsumo Orkestra, Howdy SS.


2016-05-23 | Entzun!
Badator Usopop 2016: nor da nor aurtengo kartelean?

Hemen da Usopop festibalaren zazpigarren edizioa. Larunbat honetan (maiatzak 28) eginen da Saran, Lizarrieta mendian.


Eguneraketa berriak daude