Usansolo Galdakaotik desanexionatzeko galdeketaren alde agertu da EAJ

  • Usansoloko galdeketa ofizialaren alde agertu dira EAJko Bizkaiko batzarkideak eta erabakia “errespetatuko” dutela esan dute. Galdakaoko Udalak ere galdeketa babestuko du eta ostegunean batzartuko da Ibon Uribe alkatea galdeketaren aldeko plataformako kideekin azken xehetasunen inguruan hitz egiteko.


2014ko urriaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Usansolo Herri plataformako kideen protesta (argazkia: Deia).

Galdeketaren emaitza desanexioaren aldekoa bada, EAJk Batzar Nagusietan beharrezko lege aldaketak egiteko konpromisoa hartu. Dena den, Javi Aurre, galdeketaren aldeko talde eragileko kideak uste du herritarrek desanexioa hautatu arren, litekeena dela desanexioa ez burutzea agintaldia amaitu aurretik, arrazoi burokratikoengatik.

Usansolo Herri plataformako kideak "pozik" agertu dira Aldundiaren eta Udalaren jarrerarekin. Uribek esan du, galdeketari "berme legala" eman nahi diola eta horretarako hainbat xehetasun zehaztu behar dituztela. Hori dela eta, "zaila" iruditzen zaio galdeketa aurreikusitako datan (azaroaren 23an) egitea.

2004an izan zen Bizkaiko azken desanexioa: Ziortza-Bolibar Markinatik desanexionatu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Usansoloren segregazioa
2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuak Usansolo Galdakaotik bereiztea errefusatu du

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du eskaera, ez duela gutxieneko biztanle kopurua (5.000) argudiatuta. Kudeaketa batzordeak, Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak erabakiaren kontrako errekurtsoa jarriko dute.


Usansolo herri izateko legedia aldatzea eskatu dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk Espainiako Kongresuan

Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.


2022-10-03 | ARGIA
Usansoloren desanexioa onartu daiteke Bizkaiko Batzar Nagusien hurrengo bileran

Larunbatean, desanexioaren aldeko aldarria berriz atera dute kalera Usansolon, eta urriaren 15erako mobilizazioa deitu dute. Bizkaiko Batzar Nagusietan beren borondatea bete dadila, hori lortu nahi dute ekimenokin. Izan ere, Bizkaiko Batzar Nagusien hurrengo bileran bozkatuko... [+]


2022-03-30 | ARGIA
Hirugarren aldiz, Usansolo udalerri bilakatzearen aldeko hautua nagusitu da herri-galdeketan

Igandean herri-galdeketa egin dute, eta Usansoloren desanexioaren aldeko postura nagusitu da. Bozka eman dutenen %81,54 Usansolo Galdakaotik bereizi eta udalerri bilakatzearen alde agertu da.


Eguneraketa berriak daude