argia.eus
INPRIMATU
Alkorta atxilotzeko operazioa Jaurlaritzaren datuen arabera
  • Estefania Beltran de Heredia sailburuak Urtza Alkortaren atxiloketaren operazioaren kostuen berri eman du. Orotara 282 ertzainek hartu zuten parte maiatzaren 15ean, 34 furgoneta erabili zituzten, lau auto eta bi itsasontzi.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 18a
Herri harresia Ondarroako zubian (Arg: Axier Lopez)

Beltran de Herediak azaldu duenez, operazioan parte hartu zuten 282 ertzainetatik jai eguna zuten 104k, eta beraz, hauek operazioan batzeak 13.977 euroko gastua izan zuela azaldu du. Gainontzeko Ertzainen gastua ez du kontutan hartu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Bestalde, El Correok jaso duenez, krisi mahaia eratu zen Bilbon: Hamabi arduradun polizialek eta Segurtasun Saileko goi karguek hartu zuten parte bertan.

34 furgoneten erregai gastua 457 eurokoa izan zen. Lau autoena 30 eurokoa, eta beste hainbeste bi barkuena.