Jaurlaritzak eskatuta indargabetu zuten biral bilakatu zen Urkulluren ahots simulatzailea

  • EHUk Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotsa erreproduzitzen duen simulatzailea indargabetu du EAEko Hezkuntza Sailak eskatuta. Urtezahar gauean sare sozialen bidez zabaldu zen, “hutsegite baten ondorioz” lotura publiko egin eta gero.


2017ko urtarrilaren 03an - 10:36

Simulatzailea EHUko Aholab laborategiak sorturiko ahots ingeniaritzako proiektua da eta edozein testutatik abiatuta lehendakariaren ahotsa erreproduzitu dezake. Lantaldeko kide batek lotura partekatu zuen eta hortik aurrera “kontrola galdu zuten”, Cadena Serrek jakinarazi duenez. Ordu gutxian sare sozial eta WhatsApp bidez zabaldu eta “biral” bilakatu zen.

Hezkuntza Saila EHUko lantaldearekin harremanetan jarri eta simulatzailea indargabetzeko eskatu zion. Lehendakaritzak adierazi du ez duela tresna zalantzan jartzen, “haren erabilera okerra baizik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iñigo Urkullu
Analisia
Trantsizio energetikorako ekuazioaren bila

"Ez nire etxe ondoan”, horretan laburbildu zituen Iñigo Urkulluk, bere hitzaldian, berriztagarrien auzian Eusko Jaurlaritzari egiten zaizkion kritikak. Berekoiak ikusten gaitu; ez diogu erronkari behar bezala begiratzen, eta ez gara gai interes orokorra... [+]


Alderdi Egunean, Ortuzarrek azpimarratu du EAJ ez duela "inork" dagoen tokitik mugituko

Alderdi Eguna ospatu du EAJk igandean, Forondan. Andoni Ortuzarrek azpimarratu du EAJri "berriz ere ilusioa piztea" dagokiola, baita errealitate eta erreferente berrietara irekitzea ere.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Iñigo Urkullu "kezkatuta", AHTk konexiorik ez duelako izango 2042 urtera arte

EAEko lehendakariak Kantabria, Asturias eta Galiziako presidenteak deitu ditu bilkura batera, besteak beste, egoera aztertzeko abiadura handiko trenak Hendaian oraingoz konexiorik izango ez duela-eta.


Eguneraketa berriak daude