'Urteko pertsonaia' Hugo Chavez izendatu beharko luke 'Time'-k


2006ko abenduaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01
Hugo Chavez

Time aldizkari estatubatuarrak Internet erabiltzaileak izendatu ditu 'Urteko pertsonaia'. Orain arte pertsonaia publiko batek jaso ohi zuen izendapen hori, baina aurten internauta guztiek jaso dute, "informazioaren aroa aldatu, hedabide globalen agintea hartu eta demokrazia digital berria garatzeagatik". Time aldizkariko arduradunek azaldu dutenez, internautek trukean ezer eskatu gabe lan egiten dute, eta hala ere profesionalak euren lan esparruetan bertan garaitu dituzte. Dena den, Time aldizkariak haren web gunea bisitatu duten internauten iritzia ez du kontutan hartu. Izan ere, 'Urteko pertsonaia' izendatzeko bozketan internetez parte hartu duten erabiltzaileen %35ek Hugo Chavez Venezuelako presidenteari eman diote botoa; eta %21ek Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteari. Gainera, Rebelion.org web gunean irakurri dugun moduan, informazio agentziek datu hori ezkutatu egin dute eta bozkatuenen artean Hugo Chavez zegoenik aipatu ere ez dute egin. Boto gutxiago jaso dituzten pertsonaien izenak ordea zabaldu dituzte hedabideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hugo Chavez
Ze gaizki dauden gauzak Venezuelan" Utzidazu labur-labur azaltzen (6/8)
Hala eta guztiz ere, Chávezen herria badoa

Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]


2017-04-30
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]


Maduroren garaipena eta Venezuelako ezkerraren etxeko lanak

Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.


2013-04-15 | Lide Hernando
Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]


Eguneraketa berriak daude