Urtebeterako espetxean sartu dute Julen Ibarrola, errotulagailuz "terrorismoa goratzeagatik"

  • Igande arratsaldean sartu zuten Basauriko espetxean gazte amurriarra, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Ez da bakarrik joan, lagun eta senideen besarkadak eta babesa izan ditu bidean.

ARGIA @argia
2018ko otsailaren 12a
(argazkia: Julen Libre plataforma)

Julen Ibarrolari errotulagailuz pintaketa bat egin eta “terrorismoa goratzea” leporatzen diote eta urtebeteko espetxera zigortu du Espainiako Auzitegi Nazionalak horren ondorioz. Gazteak azaldu duenez ordea, gazte mugimendua du helburu epaiak: “Helburuak argiak dira: alde batetik, datozen gazte belaunaldiei beldurra zainetaraino sartzea; ez konprometitzea, indibidualistak eta sumisoak izatea. Eta, bestetik, urteetan zehar herriko gazte mugimenduan egindako lana zigortzea”, azaldu dio Aiaraldea atariari elkarrizketa batean espetxean sartu aurretik.

Ibarrolari jarritako zigorra salatu eta gazteari babesa emateko sortu zuten Julen Libre! Plataforma. Joan den astean, esaterako 750 lagun inguru bildu ziren bere herrian, Amurrion. Igande arratsaldean ere ez zitzaion inguruan jendea falta izan.

 

Kanal hauetan artxibatua: Gazte mugimendua  |  Polizia  |  Adierazpen askatasuna  |  Amurrio

Gazte mugimendua kanaletik interesatuko zaizu...
Gazteok euskara gabe... Ezkara!
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

"Has gaitezen euskaraz eta euskaratik pentsatzen, has gaitezen gure herrietan gazte mugimenduaren akuilu izango diren hausnarketak pizten, euskaren inguruan hausnartzen, euskaraz eta euskaratik eraikitzen".


2018-05-17 | Miren Osa Galdona
Sestaoko kulturguneak salatu du gune autogestionatuak ez duela lekurik Udalaren plan estrategiko berrian

Sestaoko Udalak plan estrategiko berria du esku artean datozen urteetarako. Herritarrekin eginiko lehen bilera irekian Sestaoko Txirbilenea kulturguneko  kideek gune autogestionatua kinka larrian egon daitekeela salatu dute. Udalaren ustez, hainbat kolektibok erabiltzen dituzten espazioak “ahultasun” guneak izan daitezkeelako. Kultuguneko kideak interpelatuta sentitu dira Udalak esandakoarekin eta “eurena dena” aldarrikatu dutela nabarmendu dute. Parte-hartze... [+]


"Gasteizko Gaztetxeak 30 urte" liburua
Borroka baten transmisioa, borroka berriak elikatzea xede

Maiatzaren 12an aurkeztu zuten Gasteizko Gaztetxearen 30 urteko bizitza jasotzen duen liburua, Gaztetxean bertan. Hemen duzue kronika.


2018-05-16 | Topatu.eus
Iruņeko Maravillas gaztetxea arriskuan dagoela jakinarazi dute

Orain dela zortzi hilabete pasatxo sartu ziren Iruñeko Alde Zaharreko eraikin batean auzoko zenbait kide, gune autogestionatu bat sortzeko asmoz. Hala ere, Gero Bai-ren jarrera salatu dute, lehenengo minututik bide errepresiboaren aldeko hautua egin duela gaineratuz. 


Maravillas Gaztetxeak negoziatzera eser dadin eskatu dio Nafarroako Gobernuari

Gaztetxeko bost kideri salaketa jarri dietela salatu dute prentsa ohar batean. Irailaren 3tik  Nabarreria Plazako Marques de Rozalejo jauregian 500 ekitalditik gora egin dira.


Hutsa eta doblea 04
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista
Hutsa ta doblea Blai Gazte Telebistako laugarren saioa. Maiatzaren 1a eta hezkuntzaz arituko dira nagusiki gaurko albistegian; hala ere, sorpresa batekin datoz, kalera irten baitira jendearen iritzia jasotzera. Frutak eta (Ez) kirolak atala ere ez dira faltako.

Anakrusa 03: Kaskezur
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Kaskezur taldeak eskaini du kontzertua Intxaurrondoko Letaman gaztetxean Anakrusaren hirugarren saioan. Musikaz eta militantziaz eztabaidatu dugu EHZko Ion Irazabalen eta Olatz Salvador musikariaren laguntzaz.


2018-05-11 | Arabako Alea
Gasteizko Gaztetxeko 30 urteko bidaia liburu bilakatu dute

Gaztetxean aritutako belaunaldi zahar eta berrien ekarpenak jaso dituzte kontakizun, marrazki eta argazkiez osatutako liburuan.

 


2018-05-11 | Hala Bedi
Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programak espekulazioa bultzatzen duela salatu dute Gasteizen

Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programa salatu eta espekulazioa bultzatzen duela uste du Gazte Emantzipaziorako Sareak: diru publikoarekin negozioa bultzatzea leporatzen diote. Gazteen ardura agintarien etxebizitza negozioa salatzea eta publiko egitea delakoan daude.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude