Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gazte bati Aske Gunean parte hartzeagatik

  • Gazte bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotzea saihesteko antolatutako Donostiako Aske Gunean parte hartzeagatik. Donostiako Auzitegiak “desobedientzia larria eta desordena publikoa” egotzita zigortu du 2013ko apirilaren 10eko gertakariengatik.


2015eko apirilaren 21an - 10:22
Donostiako Aske Gunea 2013ko apirilean. (Argazkia: Askegunea).

Epaileak ebatzi duenez, gaztearen asmoa Ertzaintzaren jarduna “fisikoki oztopatzea” izan zen. Akusatuak ertzainei “ostikoak eman zizkiela” ere jaso du ebazpenak.

Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz Ertzaintzak atxilotu behar zituen zortzi gazteren alde sortu zen Aske Gunea Donostiako Boulevarrean. Atxiloketaren unean ehun lagun inguru Iberoren inguruan eseri ziren eta Ertzaintzak kolpeka banandu zituen Ibero atxilotu arte.

Informazio gehiago:

Ikusi Ekaitz Ibero atxilotu zuten unearen bideoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Donostia
2017-07-07 | Xalba Ramirez
Donostiako Aske Guneko gazteek zigorra osorik bete beharko dute

Donostiako Herri Harresian atxilotutako gazteen abokatuek Espainiako Zigor Kode berriaren arabera gradua jaisteko eskatu zuten, baina Auzitegi Gorenak ukatu egin du eta beraz, sei urteko kondena osotasunean bete beharko dute, espetxean jarraitzen duten bost gazteek.


Aske Guneko gazteen askatasuna eta Mozal Legea indargabetzea aldarrikatuko dituzte IV Libre Topaketan

IV Libre Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Donostian, Eleak-Libre mugimenduak antolatuta, Mozal Legea salatu eta Aske Gunean atxilotutako gazteen askatasuna aldarrikatzeko.


2017-04-26 | ARGIA
Oier Lorente preso donostiarra askatu dute

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Oier Lorente eta lau urteren ostean atera da kartzelatik; Segiko kide izateagatik 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.


Ongietorri beroa Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola preso ohiari

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola eta lau urteren ostean atera da kartzelatik, orotara sei urteko espetxe zigorrarekin ordainduta Segiko kide izatea egotzi izana. Ehunka lagun izan ditu zain Donostiako Alde Zaharrean, ongietorria emateko.


Eguneraketa berriak daude