Urtean 467.000 heriotza Europan aire kutsaduraren eraginez

  • Aire kutsadurak Europan 467.000 heriotza goiztiar eragiten ditu urtean, Europako Ingurumen Agentziaren arabera eta BBCk jaso duenez. Hiriguneetan bizi diren pertsonak dute arrisku gehien, hauen %85 PM2,5 partikula finekin kontaktuan baitaude, Osasunaren Mundu Erakundeak kaltegarritzat jotzen duen tamainan.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 09a
Paris aire kutsaduraren eraginez. (Arg.: medioseusa.es)

PM2.5 partikulak txikiegiak dira ikusi edo usaintzeko, baina bihotz arazoak, asma edo biriketako minbizia eragin edo larriagotzeko gai da. 2013an 430.000 pertsona hil ziren Europar Batasunean PM2.5 partikulen ondorioz (zenbakiak eskuragarri dauden azken urtea).

PM2.5 partikulen maila kaltegarrienak dituzten estatuak Bulgaria, Polonia eta Txekiar Errepublika dira. Ikatza elektrizitatea lortzeko iturri nagusietakoa den herrialdeetan aire kalitatea hobetzeko neurriak bigarren maila batean geratu ohi dira, Ingurumen Agentziaren arabera.

Europako Ingurumen Agentziak airearen kalitatearen inguruan eginiko 2016ko txostenean, auto eta berogailu galdarek sortutako nitrogeno dioxidoak (NO2) 71.000 heriotza goiztiar inguru eragiten ditu. Lur mailan dagoen ozonoak (O3), berriz, urtean 17.000 EBn. Ozonoa estratosferan babes geruza izan arren, lur mailan NO2 eta beste hainbat partikula kutsatzaileren erreakzioen ondorioz sortzen da eta eragin kaltegarriak ditu osasunean.

Egoerak hobera egin du azken urteetan, PM10 partikulen –beste partikula kutsakor bat– mailak %75 gutxituz 2000. eta 2014. urteen artean. PM2.5arenak ere behera egin dute. Halere, Europako Ingurumen Agentziako zuzendari Hanss Bruyninckxen ustez, “ingurumenari eta pertsonen osasunari eginiko kalteak” handiak dira oraindik.

Partikula hauek hautsa, metalak, nitratoak, sulfatoak, ura, kea edo gurpilen kautxua izan ditzakete eta biriketaraino iristen dira, handitzeak edo narritadurak sortuz. Bihotz eta biriketan ez ezik, besteak beste, nerbio sisteman, ugalketa sisteman edo burmuinean ere kalteak eragin ditzakete. Arazoak umeei eragiten die era larrienean. Eremu kutsatuenetan bizi diren umeek gainontzekoek baina %10 birika ahalmen txikiagoa dute, kaltea behin betiko bihurtuz.

Mundu mailako arazoa

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera munduan hamar pertsonatik bederatzik aire kutsatua arnasten dute. Egoera kaltegarrienean Afrikako hainbat eremu eta Asia hegoaldea egonik.  Hiru mila milioi pertsonak erregai solidoekin berotzen dituzte etxeak oraindik eta urtean 4.3 milioi heriotza egotzi daitezke “etxeetako airearen kutsadurara”.

Turkmenistan da kutsadurarekin erlazionatutako gaixotasunek eragindako heriotza tasa handiena duena, eta Tayikistan, Uzbekistan, Afganistan eta Egipto dira haren atzetik.

OMEko Carlos Dora doktorearen esanetan estatu aberatsak airearen kalitatea hobetzen ari dira, pobreenak, berriz, okertzen. Halere, Europa Ipar Amerika baino atzeratuago doa, erregai dieselengan duen dependentziagatik eta, amoniakoa eta metanoa sortzen dituzten nekazal lanengatik.

Kanal hauetan artxibatua: Airearen kalitatea  |  Europa

Airearen kalitatea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-06-27 | Unai Brea
Bi milioi pertsona inguruk kutsatutako airea arnastu zuten iaz Hego Euskal Herrian

Urtero ohi duen legez, Espainiako Estatuko aire kutsadurari buruzko txostena aurkeztu du Ekologistak Martxan taldeak Madrilen. Hego Euskal Herriari dagokionez, ozono troposferikoak eragindako arazoak eta datu bilketaren gabeziak nabarmendu dituzte besteak beste. Azaldu dutenez, Hego Euskal Herriko bi milioi lagun inguruk Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) gomendatutako balioen gainetik arnastu zituzten substantzia kutsatzaileak 2016an, neurtutako kopuruak ia beti legearen barruan egon arren.


Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.


2016-11-24 | Unai Brea
Aireko kutsadura gutxitzeko lege-proiektu urardotua onartu du Europako Parlamentuak

Atmosferara jaurtitzen diren kutsatzaile nagusien mugak zorrozteko lege-proiektua onartu du Eurolegebiltzarraren osoko bilkurak, azaroaren 23an Estrasburgon egindako saioan. Hala ere, onartutako proposamena hasiera batean Europako Batzordeak egindakoa baino ahulagoa da. Aireko kutsadurari buruz “behingoz” araudi ausarta ezartzeko aukera galdu da, proiektua gaitzetsu dutenen aburuz. Testuak 499 aldeko boto jaso du, eta 177 aurkako.


Bartzelonara sartzea debekatuko diete ibilgailu kutsatzaileenei

Bartzelonako Udalak hirian zirkulatzea debekatuko die gehien kutsatzen duten ibilgailuei 2020. urtetik aurrera. Datorren urtean erabakiko da zein ibilgailu motari eragingo dien debekuak, Udaleko ekologia alkateorde Janet Sanzek adierazi duenez.


Aire kutsadurak ugalkortasunari eragiten diola ondorioztatu dute

Hainbat ikerkelani eginiko berrikusketa batek aire kutsadurak espermaren kalitateari eragiten diola ondorioztatu du, baita abortuak izateko arriskua handitzen duela ere. Bartzelonako Hospital del Mar erietxeko medikuek eta bertako ikerketa zentroak (IMIM) eginiko berrikusketaren emaitzak dira El País egunkariak jaso duenez.


2016-07-29 | ARGIA
Ke beltz hodeia eragin du hainbat orduz Petronorrek Muskizen

Ostiral goizean 7:55etan hasita hainbat orduz, Muskizko Petronorren plantako hiru tximiniatatik ke beltza atera da. Enpresak dio akats elektriko bat izan dela eta ez dela kaltegarria bizilagunen osasunerako.


2016-06-09 | Unai Brea
Aireko kutsadura: urteroko lepotik burua

Berritasun handirik ezin espero funtsezko premisa aldatu ezean: kutsatzaile nagusi gehienentzat, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) gomendatzen dituen balio seguruak eta Europako legediak ezarritakoak ez datoz bat.


2016-02-04 | Unai Brea
Europako Parlamentuak argi berdea eman dio autoen emisio mugak handitzeari

Europako Legebiltzarrak ez dio betorik ezarri 2015eko urrian Europako Batzordeak (EB) egindako proposamenari: autoen nitrogeno oxido emisioen gehienezko mugak handitzea datozen urteetan. Legebiltzarreko Ingurumen Batzordea proposamenaren aurka agertu eta neurria geldiarazteko eskatu zuen, baina parlamentariek eskari horren kontra bozkatu dute Estrasburgon egindako saioan.


Europar Batasuneko hiriguneetako biztanleen %98k aire kutsatua arnasten du

Europako Ingurumen Agentziak (EIA) aurkeztutako azken txostenaren arabera, aireko kutsadura maila oso altua da Europar Batasunean. 491.000 heriotza goiztiar izan ziren 2012an hainbat kutsatzaileren eraginez.


2015-11-13 | Unai Brea
Europako Batzordeak 2011tik zuen "dieselgate"-aren berri, Alemaniako WirtschaftsWoche aldizkariaren arabera

Alemaniako WirtschaftsWoche aldizkariak argitaratu duenez, Europako Batzordeak 2011tik zekien automobilgintza sektoreko hainbat enpresa iruzur egiten ari zirela zenbait autoren emisioen neurketetan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude