Ondarroako zubi harresiko bost auziperatuei urte banako kartzela zigorrak eta isunak

  • Bost pertsonari urte banako kartzela zigorra eta isun ekonomikoak jarri dizkie Bilboko zigor-arloko epaitegiak. Ondarroako herri harresian ertzaintzako agenteen aurka "atentatu delitua" eta lesioak eragitea egozten diete. Bost auziperatuek epaiketan karguak ukatu zituzten eta herri harresia ekintza baketsua izan zela azaldu zuten joan den irailean.


2014ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ia 300 agenteko operazioa antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak Alkorta atxilotzeko.

Bost auziperatuek ez dute kartzelara joan beharko ez zeukatelako aurrekaririk, baina ehunka euroko isuna ordaindu beharko diete agenteei. Guztira 4.830 euro ordaindu beharko dituzte.

Eleak mugimenduak epaiketa hasi zenean salatu zuen Eusko Jaurlaritza eta Ertzaintza zirela epaiketaren "erantzule politiko". Txerra Bolinagak adierazi zuen epaiketaren oinarrian Ertzaintzak egindako salaketak daudela.

Ondarroan zubi harresia osatu zuten 2013ko maiatzean, Urtza Alkortaren aurkako atxilotze aginduari aurre egin asmoz. Bertan hainbat egunez ehunka pertsonak Alkorta inguratu eta babestu zuten. Hemen kontsulta daiteke orduan ARGIAk egin zuen jarraipena.

Auziperatuek beren defentsan erabilitako bideoak ez ditu aintzat hartu epaileak.

Albistea osatzen ari gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Ondarroa
Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


Urtza Alkorta azaroaren 14an askatuko dute

Azaroaren 14an askatuko dute Urtza Alkorta ondarrutarra. Bere kasua ezagun egin zen, ehunka lagunek desobedientzia aldarrikatu eta sei egunez bera babesteko "zubi harresia" antolatu ostean.


2013-09-18 | ARGIA
Alkorta atxilotzeko operazioa Jaurlaritzaren datuen arabera

Estefania Beltran de Heredia sailburuak Urtza Alkortaren atxiloketaren operazioaren kostuen berri eman du. Orotara 282 ertzainek hartu zuten parte maiatzaren 15ean, 34 furgoneta erabili zituzten, lau auto eta bi itsasontzi.


Ondarroako herri harresiko identifikatuei lehen isunak

200€-ko isunak iristen hasi zaizkie Ondarroako Aske Gunean identifikatutako kideei. Erlantz Alkorta, Urtza Alkortaren neba, da isuna jasotako bat, eta ARGIAk berarekin hitz egin du.


2013-06-21 | ARGIA
Ertzaintzak bere burua eskaini zuen Urtza Alkorta atxilotzeko, Gararen arabera

Espainiako Entzutegi Nazionalak Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa Polizia espainiarrari eta Goardia Zibilari agindu zien Garak gaur argitaratu duenez. Egunkari horrek eskuratutako dokumentuek erakusten dutenez, Ertzaintzak telefonoz bere burua eskaini zuen Alkorta... [+]


Eguneraketa berriak daude