Bizardunak, Ken Zazpi, Boikot, Def Con Dos, Goar Cicatriz, Obrint Pas, Trikidantz eta Soziedad Alkoholika taldeek joko dute Hatortxu Rock musika jaialdiaren hamaikagarren edizioan. Atarrabia eta Burlata artean jarriko dituzte euskal presoen aldeko jaialdia jasoko duten bi karpa erraldoiak, entre cementerios deitzen dioten gunean. Sarrerek 20 (aurrez erosita) eta 25 euro (egunean bertan) balio dute. Internetez ere eros daitezke, Gara.net webgunean, urtarrilaren 5a baino lehen.
Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]
17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.
25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]
Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]