argia.eus
INPRIMATU
Presoen aldeko manifestaziora joateko bideo sorta
  • Urtarrilaren 11n preso eta iheslarien eskubideen defentsan egingo duten manifestaziora deitzeko bideoak sortu dituzte hainbat pertsonak eta eragilek. ARGIAn "tanta" izateko modu originalenak hautatu eta bilduma osatu dugu.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2014ko urtarrilaren 03a

Tantaz Tanta ekimenak Rajoyri zuzendu dio bideoa: "Rajoy jauna ez dauzkazu itsaso hau geratzeko adina ate" –Gaztelaniaz baino ez dago ikusgai–.

Hernaniarrak presoen eskubideen alde “busti" dira.

Garazin, musikaren laguntzaz egin dute dantza, mozorroa jantzita.

Hendaiako futbol 7ko taldeak futbola eta aldarrikapena nahastu ditu.

Ikasle Abertzaleak taldeak ere osatu du ikus-entzunezko obra, harearekin marraztutako irudiak ardatz.

Antzuolako gazteek perkusioaren bidez egin diete herritarrei mobilizatzeko deia.

Nazioartetik ere bidali dituzte elkartasun mezuak. Lehenengoa Granadatik.

Bigarrena, Goi Atlaseko “Akioud” menditik. Mendizale batek ahoko soinuaren laguntzaz grabatutako mezua.