argia.eus
INPRIMATU
Urtaroa, ehun ekitalditik gora euskarari esker berriz elkartzeko
  • Aurtengo Euskararen Urtaroaren karietara, ehun bat gertakari antolatuak dira azaroaren 19tik abenduaren 3ra, euskarari esker berriz elkartzeko parada emanen dutenak.

Enbata 2021eko azaroaren 17a

Euskal Elkargoaren, Herriko Etxeen eta elkarteen lankidetzari esker, ehun bat hitzordu antolatuko dira hamabost egunez: ikuskizunak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, mendi ibilaldiak…

Hona 2021eko edizioaren gertakari nagusiak:

Larresoro, Baiona edo Ligin, euskal kantuak ezagutu edo berriz ezagutzeko hitzordu anitz izanen dira, Niko Etxart, Mikel Markez, Eñaut Elorrieta, Aire Ahizpak eta Rafa Rueda kantariak eta Xabier Itzaina eta Gotzon Barandiaran ikerlari eta idazleak bilduko dituzten hitzaldien karietara. Eta kantuz aritzeko: arte-terapeuta batek Ezpeletan eskaini musika eta gastronomia tailerra, bi kantu ikastaldi Makean, kantu gaualdia Anhauzen eta karaokea Bardozen.

“Artea eta ondarea” izeneko 10 bisita gidatu, Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak edo Spacejunk-ek antolaturik: Getaria, Donibane Garazi eta Sarako herrien bisitak eta Baionako auzoetan karrikako artelanen ezagutza.

Argazkigintza, filmen bikoizketa, serigrafia, konpostatzea, dantza eta beste gauza anitz egiten ikasteko tailer anitz.

“Praktika artistikoaren bidezko filosofia” tailer-zikloa, Olatz Perez irakaslearekin, Hendaia, Hazparne eta Maulen, familian antolatu hitzorduen edo Zinegin festibalaren karietara.

Euskararen Urtaroa euskaldunei –hiztun berri edo zaharrei– zuzentzen bazaie ere, aldibereko itzulpenei eta filmen azpitituluei esker hitzordu batzuk egokituko dira erdaldunentzat.

Egitarau osoa deskubritu, hemen klikatuz.