argia.eus
INPRIMATU
Urruntze agindua urratzeagatik gizonezko bat atxilotu dute Nafarroako Erriberan
  • Gizonak bikotekide ohiarekiko urruntze agindua zeukan, indarkeria matxistagatik. Lokalizaziorako eskumuturrekoa apurtu zuen, eta bikotekide ohiaren etxean sartu.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 16a

Asteazkenean jazo zen gertakaria, Nafarroako Erriberako herri batean. 30 urteko gizonezkoak lokalizaziorako eskumuturrekoa zerra metaliko batez moztu zuen, eta bikotekide ohiaren etxera sartu, urruntze agindua hautsiz. Gizonak indarkeria matxistagatik zeukan ezarria urruntze agindu hori.

Lokalizatzailea bi orduz konexiorik gabe zegoela ohartuta, Foruzaingoa aparailuak azkenekoz lokalizatutako lekura abiatu zen. Bertan aurkitu zuten lokalizatzailea, apurtuta. Handik emakumearen etxebizitzara abiatu ziren, eta bertan aurkitu zuten gizona.

Urruntze agindua urratzeagatik atxilo eraman, eta espetxeratu egin zuten ostean.