Irubelakaskoa, Gorramendi eta Iparla mendiek, haran ezezagun bat inguratzen dute Nafarroa garaia eta behearen mugan: Urritzateko harana. Urritzateko haran ezkutua inguratzea, Euskal Herrian egin daitekeen ibilaldi ederrenetakoa da. Irubelakaskoaren –Irubelakaskoa da Iparraldekoen artean hedatuen dagoen izena, Alkaxuri deitzen diote, berriz, baztandarrek– berezko edertasuna, Iparlako gailurreriaren giro basati eta aereoa gehitu aurrez esandakoari, txangoa aparta da.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2090/urritzate-ezkutuko-harana/osoa