argia.eus
INPRIMATU
Urriaren 2ko ikasle-greba: gaurko mobilizazio deialdiak
  • Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".

Gedar @GedarLangileKZ 2025eko urriaren 02a
Gedar

Greba eguna da gaurkoa Euskal Herriko hezkuntzanIsraelgo Estatuaren suntsipenaren alde eta Palestinako erresistentziaren alde. "Israelen aurka eta palestinar erresistentziaren defentsan, urriaren 2an Euskal Herriko heziguneak hustu eta kaleak hartu behar ditugu", azaldu du azken asteetan grebaren deitzaileak, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak. Euskal Herriko hemeretzi herritan egingo dituzte mobilizazioak ikasleek, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".

IAko lekuan lekuko taldeek mobilizazio-deialdien berri eman dute:

  • Altsasu (Nafarroa): 11:00etan, IES Altsasu BHIn.
  • Arrasate (Gipuzkoa): 11:30ean, plazan.
  • Azkoitia (Gipuzkoa): 12:00etan, BHIko atarian.
  • Azpeitia (Gipuzkoa): 11:30ean, plazan.
  • Baiona (Lapurdi): 18:00etan, Merkatu Plazan.
  • Beasain (Gipuzkoa): 11:00etan, Maiteko errotondan (trenaren errotonda).
  • Bilbo  (Bizkaia): 12:00etan, Indautxu Plazan.
  • Donostia (Gipuzkoa): 12:00etan, Bulebarrean.
  • Eibar (Gipuzkoa): 11:00etan, BHIn.
  • Elgoibar  (Gipuzkoa): 11:00etan, BHIn.
  • Gasteiz (Araba): 11:30ean, El Caminanten.
  • Gernika (Bizkaia): 11:00etan, institutuan.
  • Iruñea (Nafarroa): 12:00etan, San Frantzisko Plazan.
  • Legazpi: 11:30ean, Euskal Herria Plazan.
  • Lizarra (Nafarroa): 10:15ean, Koroatze Plazan.
  • Ondarroa (Bizkaia): 12:00etan, Zaldupeko Zubian.
  • Oñati (Gipuzkoa): 11:30ean, Santamañan.
  • Tolosa  (Gipuzkoa): 11:30ean, Triangulon.
  • Zarautz (Gipuzkoa): 10:45ean, Lizardiko futbol zelaian.