argia.eus
INPRIMATU
Urriaren 2a: DUI bat elikatzeko uhin erraldoia
  • Kataluniaren bide-orriaren kartak irabazi edo ez, nazioarteko bitartekaritzarekin baino ez da bideratuko. Igandeko agerraldia mobilizazio independentistaren arrakasta izan da, espainiar poliziaren bortxakeriak orbaindua. Sektore ekonomikoez gainera, Mishima, Groucho Marx eta Habanako Konstituzioak protagonista izan dira.

Ferran Casas 2017ko urriaren 02a

Urriaren 1eko Erreferenduma arrakastatsua izan da. Subiranotasun tematsuak 2.260.000 pertsona eraman ditu bozkatzera salbuespeneko egoera batean –700.000 hautesle jazarriak izan dira–, eta independentziaren aldeko “bai”-a garaile atera da bozen %90 jasoz. Bozkatzeko argudio asko zeuden. Horregatik, boto-lekuak defendatzeko ausardia atera da kaleetara, baita botoen kontaketa bermatzeko ere. Aurrez aurre izan dituzten Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak justifikatu behar izan dute Katalunian eman duten egonaldia, aitzitik, okupazio armada baten modura jokatu dute, herritarrek “botoa eman nahi dugu” eta “bake-jendea gara” aldarrikatu duten bitartean. Defentsarik gabeko herritarren eta kazetarien artean 800 lagun izan dira zaurituak, egurtuak eta hezurrak apurtuak. Herritarrak Esquadra Mossoen aurrean bultzaka aritu dira, aldez aurretik adostuta zeuden proportzionaltasunez jardun zezaten. Rajoyk esan du, urriaren 1ean Katalunian ez dela erreferendumik izan, berau “desartikulatzen” saiatuta ere, ez zeukan ordurako atzera egiterik, eta azken batez, inork espero ez zuen jokaera izan du, Carles Puigdemonten hitzetan, jokaera “kriminala”, inork espero ez zuena, nazioarteko iritzi publikoan halako eragina izango zuena –prentsan oihartzun handia izan du–.   

PPren eta Rajoyren gogortasunak, zeina PSOEren eta C’s-en sostenguaz baliatzen den, ez du arazorik bortizkeria justifikatzeko –igandeko gertakariek Pedro Sanchez jendearen aurrean aterarazi dute errudun nagusia independentismo katalana dela adierazteko–. Izan ere, honezkero auzia ez da Rajoyren esku, Fiskaltzaren kereilak, Konstituzio Auzitegia, Auzitegi Gorenaren bidean baizik. Pedro Sánchezen arazoa ez da atzera egin behar izatea, arazoa ez da espainiar zenbaiten “lotsagarrikeria” agerian geratu izana. Estatuko liderrek Aldebakarreko Independentzia Adierazpen bat espero dute, baita  datozen egunetan haien arteko harremanak areagotuko direla ere. Joan Serra Carné katalanen deskonexio emozionalaz hausnartzen ari da, Rajoyk eta bere aliatu konstituzionalistek probokatua. 

Orain greba egitea tokatzen da oinarrizko eskubideak defendatzeko. Igandeko polizia aktuazioak herritarren artean utzi zuen gorputz txarra bideratuko duen greba orokorra (mobilizazio herritarra) bideratzea izango da alderdi, erakunde subiranista eta Gobernuaren lehen lana. Generalitateko presidente-orde Oriol Junqueras CCOO sindikatuko liderrarekin bildu zen larunbatean, Javier Pachecorekin, eta Kataluniako UGTko Camil Rosekin. Grebara joatea adostu dute, aurretik CGT edo Intersindical-CSC gisako erakunde txikiago batzuek dagoeneko mahai gainean jarritako proposamena. Herrialdea gelditzea beharrezkoa zen.