argia.eus
INPRIMATU
Urriak 12ko argazkirik onena
Vicente “Bixen” Carrasco 2025eko urriaren 31

Urriak 12an Gasteizen. Betikoen kontra, inoiz ez bezala, kantak zioen moduan. Dena arriskatzea, edo ia dena, une batean.

Latexeko eskularruak, eta arropa beltza. Aurpegia estalita, albisteetan ateratzeko albisteetan atera gabe. Pentsatu eta egin. Hitza dagoen lekuan, gorputza jarri. Sua eta kea. Metala eta foam. Harria eta kristala. Dena arriskatzea, edo ia dena, une batean.

Dena gelditu eta hiriko metro koadro arriskutsuenean sartu den agure bat hortik ateratzen laguntzea. Ezaguera sartzen zaidanean, tipo hori dagoen alde berekoa izan nahi dut

Dena gelditzeko kapaza izatea. Egiten ari zaren guztia, gertatzen ari den guztiaren erdian, dena gelditu eta hiriko metro koadro arriskutsuenean sartu den agure bat hortik ateratzen laguntzea. Ezaguera sartzen zaidanean, tipo hori dagoen alde berekoa izan nahi dut. Pentsatu eta egin. Norabidea aldatu. Hau da orain dela minutu bat tokatzen zena, baina orain tokatzen da hura. Hau da premiazkoa, eta hura da inportantea. Pentsatu eta egin. Nola izango gara ba denok berdinak, onak gu bagara? Dena arriskatzea, edo ia dena, une batean.

Gauza batzuk maitasunagatik egiten dira. Bestela, zertarako.

Vicente “Bixen” Carrasco