Gitarra-jotzaile onena hautatzeko Urrezko Pua lehiaketaren aurtengo edizioa ere iritsi da bere amaierara. Bihar, abenduaren 20an, egingo da finala Donostiako Gazteszenan. Urrezko Puaren IV. edizio honetara aurkeztu diren hamar gitarra jotzaile onenak arituko dira.
Edizio honetan 58 gitarra-jotzaile aurkeztu dira orotara. ARGIA babesle gisa duen lehiaketa honetako lehen fasea eta finalaurrekoak gainditu ostean finalera zortzi lehiakide iritsi dira. Bihar erabakiko dira garaileak Gazteszenan egingo den finalean. Irabazleak, Urrezko Pua izango denak, Fender Stratocaster gitarra bat jasoko du. Zilarrezko Puak berriz, Yamaha THR5 anplifikadore bat jasoko du, eta Brontzezko Puak Boss RC-3 Loop Station bat. Sormen handiena duen artistak berriz Ibanez TS-9 bat irabaziko du eta musikari laguntzaileentzat ere sari bat izango da.
Aurtengo Urrezko Puaren edizioa irabazteko lehian bizirik dauden hamar lehiakideak honakoan ditugu: Yerko Ortiz, Maximiliano Gallardo, Fernando Santos, Joseba Espejo, Miguel Pueyo, Patxi Luque, Pierluigi Cudazzo, Pablo Zufiaurre, Ander Doncel eta Ruben Mantilla.