Urrezko Egunsentiaren kontrako auzian istiluak izan dira epaiketa areto barnean

  • Faxisten eta antifaxisten arteko talkak ezohiko irudia utzi du asteartean Atenasen Urrezko Egunsentiaren kontra egiten ari diren epaiketan. Eskuin-muturreko kide horiek 2008an ekitaldi anarkista baten kontra egindako erasoa epaitzen ari dira, alderdi osoaren kontrak epaiketaren baitan. Ekitaldi anarkistan erasoa jaso zutenek, ordea, ezin izan dute beren deklarazioa amaitu. Sortu diren istiluen ondorioz epaiketa eten egin behar izan dute, eta epaileek aretotik alde egin behar izan dute.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko otsailaren 15a
Polizia hauts itzaltzailez inguratuta epaiketa areto barnean.

Enough is enough webguneak jaso du hamarnaka lagun gerturatu zitzaizkiela epaitegira deklarazioa eman behar zuten anarkistei babesa adieraztera, baina poliziaren hesia saihestuz soilik hogei inguruk lortu zutela sartzea. Urrezko Egunsentiaren jarraitzaile ugari, ordea, aretoan bertan zeuden. Keep Talking Greece egunkariaren arabera, haiek hildako pertsona baten amari irainka eta “odola, ohorea eta Urrezko Egunsentia” bezalako oihuak egiten hasi ziren. Anarkistek oihuekin eta ur botilak jaurtiz erantzun zioetn horri, eta bi taldeak oldartu ziren. Polizia bien artean sartu eta talde anarkista kolpeka kanporatu zuen; anarkistek su itzalgailuak erabili zituzten poliziari aurre egiteko.

2015ean hasitako epaiketa

Urrezko Egunsentiaren kontrako epaiketa 2015eko apirilean hasi zen. Besteak beste, antolakunde kriminala sortu, bertako kide izan, eta jarduera kriminalak gauzatzeagatik Urrezko Egunsentiko 69 kide epaitzen ari dira, tartean alderdiko hainbat parlamentari. Taldearen kontrako epaiketaz gain gertakari zehatzak ere epaitzen ari dira. Horien artean, 2008ko ekitaldi anarkista horren kontrako erasoa, eta Pavlos Fyssas (“Killah P.” gisa ezaguna) raperoaren hilketa 2013ko irailean. Gertaera horren ondoren atxilotu zuten Urrezko Egunsentiaren buru Nikos Michaloliakos, eta taldearen kontrako epaiketa abiarazi zuten.

Ostegunean jarraituko dute epaiketarekin, baina ez dute epaitegietan egingo, Atenaseko Korydallos kartzelan espresuki muntatutako areto batean baizik.

Pavlos Fyssasen ama, eskuin-muturreko kideek iraindu ostean.

Kanal hauetan artxibatua: Grezia  |  Eskuin muturra

Grezia kanaletik interesatuko zaizu...
Hautsitakoa puskaka erakusteaz

Tabakaleran programatzen dituzten pelikulei beti jarri behar zaie arreta, areto komertzialetan nekez ikusi ahal izaten ditugun lanak eskaintzeaz gain, arriskatzeko joera izaten baitute, aukera emanaz lengoaia zinematografiko ezohikoak pantaila handian ikusteko. Joan den larunbatekoa ez zen salbuespena izan: Angela Schanelec zuzendari alemaniarraren Der traumhafte Weg (Bide onirikoa) proiektatu zuten, egilearen azken lana, zeinean bi bikoteren hausturak kontatzen diren elkarren arteko 30 urteko... [+]


2017-05-19
Au-revoir
MULTIMEDIA - dokumentala

Daphné Hérétakis zinemagileak sortutako 'Au revoir' pieza 'Europa, geroaldi burutua' Pablo La Parraren ikerketa proiektuaren barruan eginiko interbentzio bat da. Interbentzio hauek gogoeta egiten dute 1960ko eta 70eko hamarkadetako borroken osteko bizitzari buruz.

Oharra: bideoa ezin baduzu hemen ikusi, sakatu "Watch on Vimeo" boti urdinean. "CC" botoian "Euskara" hautatu azpitituluak gaitzeko.


Animalia errepublikazaleak

Animaliek hildako errege-erreginen zerrenda Egipton gogoz betetzen hasi ziren: lehen faraoia, Narmer, hipopotamo batek aurretik eramanda hil zen K.a. 3000 urte inguruan, Sexto Julio Afrikano historialariaren arabera; haren ondorengo Aha faraoia ere hipopotamoak ehizatzen ari zela hil zuen ugaztun horietako batek. 


2017-02-24 | Ane Irazabal
Ongi etorri harresiz jositako Europara

Errefuxiatuen aferak Bruselako agintarien benetako aurpegia estalgabetu du. Europako eskuina eta sozialdemokrazia hurbildu egin dira mugimendu ultranazionalisten diskurtsoetara. Inkesten presioa garondoan sentitu dute eta bozak ez galtzeko politika berrantolatzeari ekin diote. Inbasioaren ideia ez da soilik eskuin muturraren aldarrikapena. Iheslariak turko-buruak bestetik ez dira, eta drama politikoa ezkutatzeko, adabaki handi bat bihurtu dute Turkia.


Azkenean Grexit, herrialdea eraitsi eta greziarrak zukututa gero

Europarrak entretenituta zeuden bitartean Trump eta Brexit-arekin, Grezia berriro hurbildu da bidegurutzera: otsailaren 20a baino lehen hitzartu behar du itun berri bat bere zor publiko ordain ezinaren hartzekodunekin edo eurotik –eta menturaz Europar Batasunetik– kanpo gera daiteke. 2008an lehertutako krisiak ez dizkio oraindik ezusteko gogorrenak eman Europari.


2017-01-25 | Zabaldi
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2017-01-09
Begoņa Huarte eta Mikel Zuluagari ongietorria
MULTIMEDIA - ekitaldia

Greziatik Euskal Herrira hainbat lagun ekartzen saiatzeagatik atxilotu zituzten Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga ekintzaileei Loiuko aireportuan egindako harreraren irudiak.


"Bizirik jarraitu beharko lukeen jendea ari da hiltzen Greziako ospitaleetan"

Greziako osasun sistemaren hondamendia heldu da, eta mediku, erizain eta garbiketa produktuen falta da horren arrazoietako bat. El Diario egunkariak argitaratu ditu Michalis Giannakos Ospitale Publikoetako Langileen Federazioaren presidentearen hitzak. Azaldu duenez, diru murrizketak direla eta, 40 pazienteko talde bakoitzeko erizain bakarra dago, “eskuak garbitzeko denborarik ere ez daukate langileek, eta aurretik desinfektatu barik dauden oheetara eramaten dituzte gaixoak”.


Bi aktibista atxilotu dituzte Grezian errefuxiatu talde bat Euskal Herrira ekartzen ari zirela

Abenduaren 27ko gauean gertatu dira atxiloketak Igoumenitsako portuan, Grezia iparraldean. Mikel Zuloaga eta Begoña Huarte Italiara joateko ferry bat hartzear zeuden atxiloketak gertatu direnean. Bi aktibistak karabana bat gidatzen ari ziren, bertan zortzi errefuxiatu ezkutatu zihoazela. Haien helburua errefuxiatuak Euskal Herrira ekartzea zen.


2016 "urterik hilgarriena" Mediterraneo itsasoan

2016. urtea amaitzeko bi hilabete falta direla 3.800tik gora dira errefuxiatu eta immigranteen artean Mediterraneoan bizia galdu dutenak, iaz 3.771 izan ziren guztira. “Urterik hilgarriena” izaten ari dela azaldu du ACNUR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude