argia.eus
INPRIMATU
Urratsik ez egitea leporatu diote euskal ordezkariek Frantziari
  • Parisen euskal presoen auziaz hitz egiteko bildu ziren asteazkenean Ipar Euskal Herritik joandako ordezkaritza eta Frantziako Justizia Ministerioko kideak. Bakearen artisauek frantziar gobernuak urrats konkreturik ez egitea deitoratu dute.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 28a

Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, bilkura horretan ez dute sumatu aldaketarik bereziki zainduak diren DPS estatutua ezartzen dieten presoen inguruko politikarekiko. Zentzu horretan, preso bakoitzaren egoera aztertzeko eskatu diote bakegileek Justizia Ministerioari.

Nolanahi ere, espero dute "epe laburrean" egongo direla urratsak euskal presoak Mont de Marsan eta Lannemezango espetxeetara hurbilduak izan daitezen, horretarako Frantziako Ministerioak ez baitu "printzipio kontrajarririk" ikusten. Era berean, presoei DPS estatutua kentzeko bidean pausoak ere espero dituzte.