Urrats ona, baina tortura eta salbuespen legediarekin amaitzea falta da


2015eko ekainaren 04an - 11:30

Torturak bi helburu nabarmen ditu behintzat: bata sufrimendua eta beldurra eragitea; eta bestea, informazioa lortzea, polizi ikerketan erabiltzen dena edo, atxilotua auzipetzera iristen bada berau zigortzeko.

Espainiako Konstituzioa onartu eta 37 urtera, Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak erabaki du poliziaren aurrean egindako deklarazioak ez duela froga gisa balioko epaiketan. Aurrerantzean, beraz, ahozko auzian balioa izango duen adierazpen bakarra epailearen aurrean egindakoa izango da.

Gorenaren erabaki hau, 2006an Auzitegi Gorenak berak gaizki itxitako afera konpontzera dator, orduan irekita utzi baitzuen polizi adierazpenak epaiketan froga gisa erabiltzeko aukera. Horren ondorioz, epaile askok zirrikitu haiek erabili izan dituzte gaur egun arte polizi deklarazioak froga gisa hartu eta auzipetuak zigortzeko.

Edozein modutan, 2010ean Espainiako Konstituzio Auzitegiak argi utzi zuen http://www.tribunalconstitucional.es/es/resolucionesrecientes/Documents/2010-08309STC.pdf polizia aurreko deklarazioek ez zutela froga baliorik epaiketan eta, salbuespenak izan badira ere, azken urteetan Espainiako epaileak hori kontuan hartuta ari dira ematen beren epaiak. Gorenak salbuespen horiekin amaitu nahi izan du orain emandako epaiarekin.

Hau urrats garrantzitsua da tortura bidez lortutako adierazpenek epaian eraginik izan ez dezaten, baina ez da nahikoa. Zergatik? Askotan, auzipetuak mehatxua eta beldurraren ondorioz berresten dutelako poliziaren aurreko deklarazioa epailearen aurrean. Torturatuak izan ondoren, ez dakite egiazki epailearen aurrean dauden, gero berriz poliziaren eskuetara itzuliko diren… eta horren ondorioz berresten dute beren adierazpena.

Atxilotuak bakarrik lasaitzen dira haiek ezagutzen duten abokatua ikusten dutenean aurrez aurre; beren adierazpenak askatasunez egindakoak izan daitezen, garrantzitsuena inkomunikazioa eta torturarekin amaitzea da. Atxilotuak hasieratik ikusi ahal izatea bere konfiantzazko abokatua, eta tortura saihesteko behar adinako neurriak hartzea, hala nola atxilo-aldiaren bideo grabaketak, konfiantzazko medikuaren bisitak edo beste hainbat.

Gorenak ekainaren 2an emandako ebazpen hau, beraz, funtsezkoa da epai guztiak  behar besteko bermeekin egin daitezen, baina ez da nahikoa. Beste bi neurri ezinbesteko hartu behar dira bermeen zirkuitua behar bezala ixteko:  bat, inkomunikazioa eta torturarekin amaitzea; eta bi, “dena da ETA” doktrinak ekarritako salbuespen legedia desegitea, gaur egun horrek eragiten baititu dozenaka euskal herritarren aurkako kartzela zigorrak, besterik gabe haien jarduera politikoagatik.

Horrez gain, oinarrizko galderak: norbait zigortzeko frogen artean poliziaren aurreko adierazpenak giltzarri izan diren kasuen ikerketarik egingo al da? Zenbatek egin dituzte urteak espetxeetan horretatik? Zenbat daude orain batez ere horregatik zigortutakoak?  


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude