EAEko lehendakariak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Planaren helburuen artean daude indarkeria behin betiko amaitzea, eragindako mina aitortzea eta “bestearen egiari lekua ematea”. Bake eta Bizikidetza Plana urrian onartu nahi du Urkulluk.
Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan hartuta, 18 ekintza zehatz jorratu nahi ditu Urkulluk, batetik, Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoekin, eta bestetik, eragile politiko, sozial eta erakundeekin.
Lehendakariaren iritziz, bakea eta bizikidetza akordio txikien bidez landu behar da eta bide horretan aurrera egiteko, hezkuntza irizpide batzuk adosteko deia egin du.
Zazpi helburu ditu EAEko lehendakariak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Planak: giza eskubideen urraketa guztien egiaztapena egitea, memoria politika publiko bat definitzea, “testuinguru berriarekin bat datorren espetxe politika baterako akordioak” bultzatzea, gizartea elkartzeko kultura bultzatzea eta adostasun sozioekonomikoetarako adostasunak bilatzea, biktima guztien errekonozimendu eta ordain prozesua osatzea eta ETAk armak lagatzea.
Lehendakariak azpimarratu duenez, “Pertsona askok asko sufritu dute. Egingo ditugun gauzak sufrimendu hori arintzeko eta bizikidetza hobetzeko baliagarri izan litezke”.
EITBren ondoko bideoan Bake eta Bizikidetza Planaren ardatzak azaltzen dira.