Urkulluk mikroakordioak hobetsi ditu Bake eta Bizikidetza Planean

  • EAEko lehendakariak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Planaren helburuen artean daude indarkeria behin betiko amaitzea, eragindako mina aitortzea eta “bestearen egiari lekua ematea”. Bake eta Bizikidetza Plana urrian onartu nahi du Urkulluk.


2013ko ekainaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Urkulluk indarkeriaz ondorio partekatua lortzea nahi du. Argazkia: Dani Blanco.

Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan hartuta, 18 ekintza zehatz jorratu nahi ditu Urkulluk, batetik, Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoekin, eta bestetik, eragile politiko, sozial eta erakundeekin. 

Lehendakariaren iritziz, bakea eta bizikidetza akordio txikien bidez landu behar da eta bide horretan aurrera egiteko, hezkuntza irizpide batzuk adosteko deia egin du.

Zazpi helburu ditu EAEko lehendakariak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Planak: giza eskubideen urraketa guztien egiaztapena egitea, memoria politika publiko bat definitzea, “testuinguru berriarekin bat datorren espetxe politika baterako akordioak” bultzatzea, gizartea elkartzeko kultura bultzatzea eta adostasun sozioekonomikoetarako adostasunak bilatzea, biktima guztien errekonozimendu eta ordain prozesua osatzea eta ETAk armak lagatzea.

Lehendakariak azpimarratu duenez, “Pertsona askok asko sufritu dute. Egingo ditugun gauzak sufrimendu hori arintzeko eta bizikidetza hobetzeko baliagarri izan litezke”.

EITBren ondoko bideoan Bake eta Bizikidetza Planaren ardatzak azaltzen dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko dute Parot eta Esnal aska ditzaten

Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]


Anaiz Funosas, Bake Bidea
"Onartu daitezkeen baldintzapeko askatasun horien aitzinean harresi bezala jokatzea deliberatu dute"

Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]


Eguneraketa berriak daude