Urkulluk 'Langraiz' edo 'Zaballa' bideak aktibatzeko eskatu dio Madrili

  • "Langraiz bidea oso garrantzitsua da. Damuaren bidea estigmatizatu egin dute, baina beste bide bat posible da; egindako kaltea onartzea eta gizarteratzeko borondatea erakustea, hain zuzen ere. Nire ustez, hori da Espainiako Gobernuak aktibatu beharko lukeen bidea", esan du  Iñigo Urkulluk.


2014ko otsailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du "egindako kaltea bidegabea izan dela aitortuz" iritsi behar dela ETAren amaiera "ordenatu, egiaztagarri eta kontrolatura".

Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen paperaz ere aritu da Urkullu: "ETAk, bizirik dirauen erakunde terrorista gisa, bere iraganaren porrota erakusten duten urratsak egiteko estaldura behar badu, ongietorria emango diot edozein eragilek estaldura emateko esfortzuari".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude