argia.eus
INPRIMATU
Urkulluk ez du baztertu EAEko hauteskundeak ekainaren 26an egiteko aukera
  • Iñigo Urkullu lehendakariak ez du EAEko bozak ekainaren 26an egiteko aukera baztertu. Espainiako Gobernua eratzeko akordiorik lortu ezean, egun horretan egingo lirateke Espainiako Estatuko hauteskundeak. Hala ere, baieztatu du “gauzak normalbidean” uda osteko data mantenduko litzatekeela.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko apirilaren 07a
Urkulluk adierazi du Espainiako Estatuko giro politikoak eragina duela EAEko politikan. (Arg: EITB)

Euskadi Irratiko Faktoria saioarekin izandako elkarrizketan, Urkulluk adierazi du Espainiako Estatuko giro politikoak eragina duela EAEko politikan: “Ekaina kanpaina garaia izango dela pentsatu behar dugu, eta Legebiltzarreko giroa baldintzatzen du horrek. Egoera normalena zein den aztertzen dihardut”.