Urkullu eta Rajoy isilean bildu ziren joan den asteazkenean

  • EAEko Lehendakariak eta Espainiako presidenteak lehengo astean isilpeko bilera izan zutela jakinarazi du ABCk. Batez ere kontu ekonomikoak izan zituzten mintzagai, baina bakegintzaz ere aritu ziren.


2013ko apirilaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Urkullu eta Rajoy urtarrilean egin zuten bileran (Argazkia: rtve.es)

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Urkulluk berak eskatu zion elkartzeko Rajoyri, Kontzertu Ekonomikoaren kupoa negoziatzeko eta autonomia erkidegoei ezartzen zaien defizit muga jaisteko helburuarekin. Aurreko bileran eztabaidagai izan zuten estatus politikoa ez du mahaigaineratu oraingoan Urkulluk.

Adostasuna lortzekotan, ez da espero EAEko aurrekontuen bozketa baino lehen (apirilak 26). Oposizioak Urkulluren proposamena arbuiatzeko aukera dago, eta Espainiako Gobernuarekin negoziatutako neurriek giroa baretu dezakete.

Urtarrilean izan zen Urkulluren eta Rajoyren arteko lehen bilera ofiziala, eta ordutik hartu-eman zuzena izan dute bai haiek, baita Cristobal Montoro eta Ricardo Gatzagaetxebarria ogasun arduradunak ere.

Printzipioz, adostasuna lortu arren, Urkulluk ez luke aurrekontu proposamena aldatuko, nahiz eta Kupoaren likidazioak 500 milioi euro emango lizkiokeen EAEri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude