Jaurlaritzak 52.000 eraikin birgaitzeko 81 milioi euro erabiliko ditu

  • Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak 81,5 milioi euro bideratuko ditu etxebizitzen berritze plan baterako. Asmoa 2013tik 2016ra 52.000 etxebizitza birgaitu eta eraikuntza sektorean 13.000 lanpostu sortzea da.


2013ko maiatzaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
13.000 lanpostu sortu nahi dira eraikuntza arloan (argazkia: elmundo.es)

Asteazkenean aurkeztu dute lehendakariak eta Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak Renove Plan izena edukiko duena. Helburua, krisiak eraikuntzan eragindako enplegu erortzeari aurre egitea da.

Adierazi dutenez, BPG erortzeak enpresa-egituran beherakada ekarri du, enpresa-establezimenduen %9,5 galdu baitira azken urteetan, eta enpleguaren %9,4 murriztu baita: industrian eta eraikuntzan 23.5000 lanpostu gutxiago daude. Halaber, eraikinak berritu beharra azpimarratu du lehendakariak: EAEko eraikinen %53k 50 urte baino gehiago ditu.

Etxebizitza indibidualak eta oro har eraikinak berritzea, espazio eta ekipamendu publikoen irisgarritasuna eta hiriaren berrikuntza orokorra dira jardueraren helburu zehatzak. Planerako sortu nahi dituzten lanpostuetatik 3.146 aurten gauzatuko direla jakinarazi dute.

"Eraikuntzaren merkatua dinamizatzeaz gain, Renove Planak %20 murriztu nahi ditu energia-kontsumoa eta atmosferara botatzen diren karbono-dioxidoaren isuriak", esan du lehendakariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

Eguneraketa berriak daude