Urkullu lehendakariak harrerarik egin ez izana gaitzetsi du Etxeratek

  • Hamar urtean lehendabiziko aldiz, lehendakari batek ez ditu presoen senideak hartu Loiolako mezaren aurretik. Urkulluren idazkari batek jaso du sakabanaketararen ondorioei buruzko txostena.


2016ko abuztuaren 02an - 09:54
Naike Diez bozeramailea, Loiolako basilikaren atarian komunikabideei azalpenak ematen [Argazkia: @etxeratelkartea]

Urtero legez, Loiolako (Azpeitia, Gipuzkoa) basilikaren kanpoaldean bilduta zeuden Etxerat elkarteko kideak, Iñigo Urkullu lehendakariak noiz hartuko. Sakabanaketak haur eta nerabeengan duen eraginari buruzko txostena lehendakariari ematea zen bertaratutakoen asmoa, baina Urkulluk uko egin dio jasotzeari.

Hamar urtean, lehendabiziko aldia da lehendakari batek presoen senitartekoak Loiolan hartzen ez dituela. Orain artean, San Ignazio eguneko elizkizunaren aurretik hartu izan du presoen senitartekoek prestatutako txostena.

Etxeratek jakinarazi duenez, “elkarretaratzea egiteko baimenarekin batera azaldu genuen txostena emateko asmoa”. Elkarretaratzea hasi aurretik, protokoloko arduradunekin eta ertzainekin hitz egin zuten, baina inork ez zien esan Urkulluk ez zuela txostena eskuan jasoko. Gerora jakinarazi zien lehendakariaren idazkari batek, eta berak hartu zuen txostena.

Bere aldetik, Eneko Etxeberria Azpeitiako alkateak jaso zituen presoen senideak, eta haien egoeraz mintzatu zen elkartearen bozeramaileekin.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude