argia.eus
INPRIMATU
IƱigo Urkullu
"ETAk jakin behar du ez desarmatzeak kostu bat dakarrela bere presoentzat"
  • Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez espetxe politikak lagun dezake ezker abertzaleak dituen “korapiloak” askatzen.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2015eko uztailaren 02a

EPPK-k ARGIAn esandakoak zuzenean baloratu ez dituen arren, Urkullu lehendakaria besteak beste presoen eta bake prozesuaren inguruan mintzatu da El País egunkariak egin dion elkarrizketan.

Lehendakariaren ustez beharrezkoa da “biolentziaren amaiera ordenatua” ematea eta horretarako ezinbesteko ikusten du ETAren desarmatze “unilateral, egiaztagarri, fidagarri eta azkarra” diseinatzea, Estatuaren parte-hartze eta nazioarteko kolaborazioarekin, armak deuseztatzeko.

Amaiera ordenatu hori beste espetxe politika batekin osatu beharko litzateke lehendakariaren iritziz: “Presoen gerturatzea euskal kartzeletara eta banakako birgizarteratzeentzako espetxe-onura egokiekin”.  

ETA horretarako prest ote dagoen galdetuta, lehendakariak esan du “ez dakiela”, baina erakundeak jakin beharko lukeela ez desarmatzeak “kostu” bat dakarrela: “Operazio judizialak gerta litezke. Kostu bat du bere presoentzat, bere estrategiaren bahi jarraitzen baitute”. Urkulluk uste du “hortik aurrera” espetxe politikak ezker abertzaleak dituen “korapiloak” askatzen lagun dezakeela.

Lehendakaria prest agertu da Espainiako datorren legegintzaldian PSOErekin ituna egiteko etaesan du gai horiek mahai gaineratuko dizkiola hurrengo gobernuari: “Beharrezkoa da estatu politika bat biktimei eta normalizazioari dagokienean”.