Iñigo Urkullu izango da, beste behin, EAJren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia.
Euzkadi Buru Batzarrak urtarrilean aurreratu zuenaren arabera, espero zitekeena baieztatu du EAJK astelehenean: Iñigo Urkullu izango da, ostera ere, Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia. Hautagaiak erabateko babesa lortu du alderdi barruan; bera da hautagai bakarra, ez du inorekin lehiatuko.
Hirugarrenez izango da Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzarako hautagai Iñigo Urkullu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961). Gobernuaren buruzagitzan egon da 2012tik, 2016ko azarotik PSE-EErekin koalizioa eginda.
EAJren Aberri Batzarrak Eusko Legebiltzarrerako aurkeztuko dituen zerrendak ere onartu zituen astelehenean. Araban, Urkullu joango da zerredaburu, Jone Berriozabal eta Jose Antonio Suso atzetik dituela. Bizkaiko zerrendaburua Leixuri Arrizabalaga izango da, eta honen atzetik joango dira, hurrenez hurren, Josu Erkoreka eta Iñigo Iturrate. Gipuzkoan Bakartxo Tejeriak jarraituko du zerrendaburu izaten, eta honen ostean, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Joseba Egibar izango dira.