argia.eus
INPRIMATU
Urkatuaren soka, Nascar-eko auto-gidari beltzaren garajean
  • Darrell 'Bubba' Wallace da Nascar auto lasterketetan ari den pilotu beltz bakarra. George Floyd-en hilketaz geroztik gogor egin du arrazakeriaren aurka, eta mehatxuak jaso ditu horregatik. Pasa den igandean, taldekide batek urkatuaren soka bat topatu zuen Wallacen boxean, Talladega-ko Superspeedway lasterketan. Gainerako pilotuek babesa agertu diote.

2020ko ekainaren 23a
Nascar-eko pilotuak, Wallacen autoari bultzaka / Brian Lawdermilk - Getty Images

Asteleheneko karrera hasi aurretik, Wallacen autoa irteera lerroraino bultzatu zuten gainerako pilotuek, hari elkartasuna adierazteko. Bien bitartean, poliziek eta antolatzaileek gertatukoa ikertzen ari direla zioten.

Wallace, "Ezin dut arnasik hartu" lelodun kamisetarekin.

Wallacek Nascar-eko lasterketetan bandera konfederatua gehiago ez haizatzeko eskatu zuen, Black Lives Matter aldarria bere eginez. Ekainaren 10ean, hala egitea onartu zuten antolatzaileek, zenbait auto-zaleren haserrerako. Igandean, esaterako, etenaldiaz geroztik zaleak pistetara joatea izan zuten lehenbiziko egunean, hegazkin batek "Defund Nascar" pankarta erakutsi zuen zerutik, eta kanpoaldeko postuetan oroigarri konfederatuak saltzen ziren.