argia.eus
INPRIMATU
Bilboko informazioa euskara hutsean eskainiko du Uriola.info atariak
  • Bilboko euskal komunikabideak bilduko dituen Uriola.info plataforma asteazkenean aurkeztuko dute, 19.00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko otsailaren 25
Uriola.info, Bilboko euskarazko hedabideak batzen dituen webgune berria jaio da.

Bilboko euskarazko hedabideek argitaratutakoa ikusi ahal izango da webgunean. Hainbat eragilek hartuko dute parte plataforman, besteak beste, Bizkaia Irratiak, Gabriel Aresti euskaltegiak, Zenbat Gara elkarteak, Azkue Fundazioak, Berbaizu Euskara Elkarteak eta beste hainbat komunikabidek.

Mota guztietako gaien berri emango dute: kirola, ekonomia, kultura, politika, udal gaien inguruko informazioa... Horrez gain, Bilbo eta inguruetako herrien informazioa ere emango du, herriz herri sailkatuta.

Beste zenbait zerbitzu ere eskainiko ditu webguneak: agenda, eguraldia, iragarkiak, zorion agurrak eta eskelak jartzeko aukera emango du.

Twitter eta Facebook bidez jarrai daiteke jada plataforma berria.