Urigoitiaren kasua ireki daitekeen aztertuko du Iņigo Iruin abokatuak

  • Luzia Urigoitiaren kasua berriro ireki daitekeen jakin gura du Otxandioko Udalak. Urigoitia 1987an hil zuten, tiroz, Guardia Zibilak Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa) eginiko sarekada batean. Ildo horretatik, Iñigo Iruin abokatuagaz batu dira, eta honek proposamen bat aurkeztuko die, udalak baloratu dezan

Anboto @anboto
2017ko abenduaren 28a

Iruin Urigoitiaren familiaren abokatua izan zen bere sasoian. Berak egin zuen ikerketa lana. Orduan epaileak kasua artxibatzea erabaki zuen, zegoen informazioagaz guardia zibilak, ustezko hiltzaileak, epaitzeko froga nahikorik ez zegoela iritzita. 2000. urte inguruan artxibatu zen. Kasua berriro ireki ahal izateko, beharrezkoa da artxibatu zenetik hona garrantzizko gertaera edo informazioren bat irten izana.

Hori ikertzeko gura dute Iruinen laguntza. “Kasua berriro irekitzea justifikatuko lukeen froga berririk edo garrantzizko gertaerarik agertu den aztertzeko eta horren gaineko balorazio bat egiteko eskatu diogu. Berak proposamen bat aurkeztuko digu, eta horren ondoren erabakiko dugu aurrera jarraitu ala ez”, azaldu du Urtzi Armendariz alkateak.

Biktimen errekonozimendua

2015eko irailean lau lagun atxilotu zituzten Luzia Urigoitia omentzea egotzita. Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitu ostean ez zuten kartzelara joan beharrik izan, zigorrak ez zirelako urte bitik gorakoak. Orduan, Udalak konpromiso bat hartu zuen: indarkeriaren biktima izan diren herritarren memoria zaintzea eta kasu horiek argitzen saiatzea.

Konpromiso horien ondorioa dira orain ematen ari diren urratsak. Luzia Urigoitia Eusko Jaurlaritzako ‘Biktimen Udal Erretratuak’ txostenean agertzen da eta biktima lez aitortuta dago.

 

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Guardia Zibila  |  Guda zikina  |  Otxandio

Guardia Zibila kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-18 | Axier Lopez
Altsasuko auzia
Guardia Zibil baten emaztearen bertsioa gezurtatzen duen argazkia

Altsasuko gazteen aurkako epaiketan, asteartean Guardia Zibileko teniente baten emazteak –Maria Jose izenekoa–, behin baino gehiagotan adierazi zuen auzipetuetako bat, Adur Ramírez de Alda, kamiseta gorriz jantzita zegoela erasoak gertatu ziren gauean. Altsasuko gazteen gurasoek igorri duten argazki honetan argi ikusten da hori ez dela egia.


2018-04-16 | Xabier Letona
50.000 lagun justizia eske Iruņean

Iruñean oso aspaldi egin den manifestaziorik handiena egin zen larunbat arratsaldean Altsasukoekin elkartasunez, eta askoren ustez Iruñean izan den handiena. Udaltzaingoaren arabera 38.000 pertsona izan ziren bertan eta antolatzaileen esanetan 50.000. Egun ederra egin zuen Iruñean eta jendetzak hiriburua hartu eta gozatu zuen egunean zehar. Astelehenean, hilaren 16an, hasiko da hamar gazteen aurkako epaiketa Madrilen.

 


2018-04-13 | Xabier Letona
Zaratametroa: kaleak lepo egingo du Altsasuren alde

Zaratametro gisako batek esaten dizu noiz joango den jende asko manifestazio batera, eta orain  honek esaten du larunbatean Iruñean Altsasuko gazteei sostengua ematera jende asko joango dela. Urriko amaiera urrun hartatik ikusten zenuen herritarrek berehala harrapatu zutela gazteekin egiten ari zen injustizia, eta hala ere, bederatzi hilabete geroago txundituta geratzen zinen ikusita nola sanferminetan Iruñeko Gazteluko plaza jendez lepo zegoen, gutxitan ikusten den moduan... [+]


2018-04-11 | ARGIA
Altsasuko gazteen aldeko larunbateko manifestazioan izango dela iragarri du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak ere parte hartuko du Altsasuko gazteen egoera salatzeko larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan. Maria Solana bozemaile eta kontseilaria izango da bertan.


2018-03-21 | ARGIA
Guardia Zibilek eta Espainiako Poliziek manifestazioa deitu dute ostegunean Donostian

Martxoaren 22an 18:00etan Kursaalaren aurrean hasiko den manifestazioa deitu dute Espainiako Poliziek eta Guardia Zibilek Ertzaintzaren eta Esquadra Mossoen soldata bera edukitzea eskatzeko.


2018-03-21 | ARGIA
Guardia Zibilez jantzitako bi pertsona Puigdemonten Belgikako etxean sartzen saiatu dira

Belgikako poliziak bi lagun identifikatu ditu, Guardia Zibileko agentez jantzita Carles Puigdemont bizi den etxera sartzen saiatzen ari zirelako.


2018-03-20 | ARGIA
LAB: "Herri honetako sektore batzuekiko errepresio eta indarkeria ez dira desagertu"

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak astearte goizeko atxiloketak salatu ditu, hedabideetara bidalitako bideo honetan.


2018-03-20 | Lander Arbelaitz
Sortu: "Espainiako Estatua ez dago prest biolentziari uko egiteko"

Sortuk presazko agerraldia egin du gaurko atxiloketak salatu eta irakurketa politikoa egiteko. Azpimarratu dute badirela sektoreak Espainian aurreko zikloan erosoago zeudenak, etekin politikoa ateraz egoerari. "Ez dute eskaintzarik EH eta Kataluniarentzat". Protestak deitu dituzte Euskal Herriko herri eta auzoetan gaur.


2018-03-20 | ARGIA
Garmendia, Zabaleta, Daņobeitia eta Lopez aske utzi ditu Guardia Zibilak

Guardia Zibila Hego Euskal Herrian atxiloketak egiten ari da. Ezker abertzaleko lau kide atxilotu dituzte (Oihana Garmendia, Miren Zabaleta, Antton Lopez eta Olatz Dañobeitia), eta ordu batzuen ondoren laurak aske geratu dira.


Javier Batarrita Gaztelu
"Aita hil zuten, bera izan zen biktima, ni kaltetua naiz"

1961eko martxoaren 27an hil zioten aita –Javier Batarrita Elexpuru–, Espainiako guardia zibilek Boluetan (Bilbo) ipinitako kontrolean. Kulparik ez aitak, “zoritxarreko istripua” izan ei zen, garaiko agintari frankisten arabera. Aitaren izen bereko semea, bederatzi hilabeteko haurra orduan, dugu memoriaren zaindari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude