Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak dioenez, Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak abian jarri nahi duen erreformak Jaurlaritzaren eskumenak urratzen ditu, eta ez du euskararen koofizialtasuna bermatzen. Asteartean egin zituen adierazpenok ETBko Azpimarra saioan. Datorren astelehenean bilduko da Uriarte Wertekin, adostasun batera heltzeko asmoz.
"Gaztelania eta euskara maila berean egotea bermatu behar dugu", adierazi zuen Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak: "Orain dugun hezkuntza-sistemarekin ez da halakorik lortzen; hobetu beharra dago". Werten erreformaren aurka sindikatuek deitutako mobilizazioak ulertzen dituela dio Uriartek, baina dekretua ez ezartzeko eskatzearekin ez dela ezer lortuko gaineratu du, Estatu mailan "ezartzea lortuko duelako" Madrilgo Gobernuak. "Hor agertzen dena hobetzeko egin behar dugu lan, gutxienez gure eskumenak zapalduak izan ez daitezen. Ez dakit lortuko dugun, baina adostasun batera heltzen saiatu behar dugu".
Euskarari kalteak
Hizkuntza koofizialak kaltetuko dituen proiektua aurkeztu zuen Wertek abenduan. Gaztelania erkidegoetako hizkuntza ofiziala bihurtuko litzateke planak jarraituko balu. Euskara aukerako irakasgai izateaz gain –gaztelaniaren eta atzerriko beste bi hizkuntzen atzetik– Kontseiluak 2008an abiatutako Euskaldun Eleanitzak sortzen proiektua deuseztatuko litzateke.
Uriarte Werten erreformaz mintzo den pasartea:
Astearteko saioa osorik, elkarrizketa osteko mahai-ingurua barne: