argia.eus
INPRIMATU
Urduñako Udalak ez du ordainduko Kutxabankekin lotutako zorraren zati bat
  • Urduñako Udalak adierazi du ezin diela aurre egin Kutxabankekin dauzkan finantza betebeharrei eta ez dituela ordainduko sinatutako zenbait kreditu.

ARGIA @argia 2013ko ekainaren 20a
Bizkaiko Batzar Nagusietan hitz egin zuen Urduñako alkateak.

Udal zorraren %90 Kutxabankekin dauka Urduñak. Ez ordaintzeko erabakia ondo pentsatuta hartu dutela adierazi dute udal ordezkariek. “Ez zaigu beste irtenbiderik geratzen langileen soldatak eta zerbitzu publikoak mantendu nahi baditugu”, adierazi du herriko alkate Karlos Arranzek (Bildu).

5,4 milioi euroko zorra dauka Urduñak. Arranzek adierazi duenez, urtero 500.000 euro ordaindu beharko lituzke udalak.

Estualditik ateratzeko, Bizkaiko Foru Aldundiari laguntza eskatu dio Urduñako alkateak.