Urdulizko ospitalean langile gehiago kontratatzeko eskatu dute sindikatuek

  • Urdulizko ordezkaritza sindikalak elkarretaratzea egin du gaur goizean, Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalean. Jon Darpón sailburuaren bisitagaz batera atera dira kalera, langile-falta salatu eta kontratazio gehiago eskatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 15an - 08:54
Astelehen goizeko elkarretaratzea. Irudia: ESK

Urdulizko protestan izan dira ELA, CCOO, SATSE, LAB, UGT eta ESK sindikatuetako ordezkariak, besteak beste. Euren ustean, kontratatu beharreko langile-motak honako hauek dira: erizainak, jagoleak, zerbitzuetako langileak, sukalde-beharginak, laborategiko langileak, prebentzio-beharginak eta pertsonal-zerbitzuko kideak.

Urdulizko ordezkaritza sindikalaren komunikatua

Pertsonal-eskasia Urdulizko ospitalean

Gaur azpiegitura garrantzitsu baten irekiera izango da Alfredo Espinosa Urdulizko Ospitalean, bloke kirurgikoa. Urdulizeko ordezkaritza sindikalak positibotzat hartzen du ospitale honen historia laburrean emango den  urrats handi hau, eskualdeko osasunean inbertsioa baita.

Alabaina, Urdulizko ordezkaritza sindikaletik azpiegitura eta baliabide materialetan egin den gastu garrantzitsua orekatzeko asmoz kontratazioan egiten ari den aurrezpena salatu nahi dugu. Tamaina honetako azpiegitura aurrera eramateko kontratazio egokia eta nahikoa ezinbestekoak dira. Gaur egun badira lan karga oso altuak pairatzen dituzten zerbitzuak, langileengan estresa eta ilusio galera dakarrena.

Larrialdietako boxetan erizain/gaixo eta erizain laguntzaile/gaixo ratioak oso altuak dira. Bi erizain eta erizain laguntzaile bakar bat dago 19 boxei arreta emateko. Alderaketa moduan, Basurto erizain bakoitzak 5-6 box ditu bere ardurapean.

Larrialdietako jagoleak lantalde-eskasia pairatzen dute ere. Jagole bakar bat larrialdi-zerbitzu osorako guztiz ez nahikoa da, ospitalizazio-unitateko kidearen laguntza jaso arren. Ospitaleko edozein tokiko zereginak betetzeko erreten lanetarako biltegiko jagoleen erabilera salatzen dugu ere.

Zerbitzuetako Langileak minimoen azpitik lan egiten dute egundoko pasillo eta azalera handietako ospitale honetan. Gaur egun kanpo enpresa bat ari da zerbitzuaren auditoretza egiten, langileen iritzia kontuan hartu gabe. Bitartean, garbiketa-protokolorik gabe jarraitzen dute.

Sukaldean ere kontratazioa handitu behar izango da, ospitalizazio unitate berrien irekierarekin batera.

Laborategiko langileak ez dabiltza hobeto. Txanda batzuetan langile bakar bat dago lanean. Egoera ulertezina, larrialdietako laborategiaz gain, transfusio unitateen ardura ere daukatenean.

Oinarrizko Prebentzio Unitatea, beste hainbat zereginez gain lanpostuen arrisku-ikerketak egitearen arduraduna, minimoen azpitik dago. Gure ospitalean astean hiru egun bakarrik dagoen fakultatiboarekin, erizain batekin eta prebentzio-teknikari bakarrarekin, nekez zaindu daiteke langileen osasuna. Horrela zaintzen dira zaintzaileak?

Uribe ESIko Pertsonaleko Zerbitzuan Urdulizko ospitalea ireki aurretik zegoen langile kopuru bera egoten jarraitzen du. Honek lan-karga altuak sortzen ditu bertan lan egiten duten langileengan.

Bi urte beteko dira laster 2016ko ekainean Urdulizko lehenengo inaugurazioa egin zenetik. Ospitale berri baten martxan-jartzea erronka polita de edozein langilearentzat eta aldi berean oztopoz beteriko bidea. Langileak gogotsu eta erronkari aurre egiteko prest etorri arren, aurreikuspen-faltak, komunikazio-arazoek, arazoen kronifikazioak eta kasu batzuetan, lantalde-eskasiak, langile askoren ilusioarekin amaitzen ari dira.

Urdulizko ordezkaritza sindikaletik Urdulizko ospitaleko lantaldeek jasaten duten behar ez bezalako dimentsionamentua salatzen dugu. Honek langileen osasuna eta gizarteari ematen zaion kalitatea kaltetzen du nabarmenki.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Urdulizko ospitalea
Bihotzeko Errehabilitazio Unitatea jarri dute Urdulizko ospitalean

Gorabehera kardiobaskularrak jasaten dituzten edo jasan ditzaketen pertsonen osasuna hobetu nahi du Osakidetzak.


2017-11-14 | Hiruka .eus
Urdulizko ospitaleko 18 garbiketa-langile kaleratu dituztela salatu dute ELA eta LAB sindikatuek

Urdulizko ospitalean lan egiten zuten Comercial de Limpieza Villar SA enpresako 18 garbiketa-behargin kaleratu dituztela salatu dute ELAk eta LABek. Sindikatuek Osakidetzaren jarrera deitoratu zuten joan den barikuan, hilaren 10ean, osasun-zentroaren aurrean egindako... [+]


2017-01-05 | Ainhoa Bretos
Pribatizazioa Urdulizko ospitalean: elikadura eta arropa zerbitzuak lehiaketara atera ditu Osakidetzak

Jon Darpon EAEko Osasun kontseilariaren dimisioa eskatu du LAB sindikatuak, “zerbitzu berriak ez pribatizatzeko konpromisoa ez betetzeagatik”.  


2016-06-14 | Unai Brea
Lanuzteak Osakidetzan, Urdulizko ospitalea guztiz publikoa izan dadila eskatzeko

Osakidetzako langileak ekainaren 14ko eguerdian bi orduko lanuztera egitera deitu dituzte Satse, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek. Mobilizazioaren bidez, Urdulizko Alfredo Espinosa erietxe berrian “egin nahi dituzten era guztietako pribatizazioen aurka” protestatu... [+]


Eguneraketa berriak daude