Urdulizko ospitalea: ateak irekitzear, zalantzak airean

  • Urdulizko ospitale berriak 170.000 bizkaitarri emango die zerbitzu. EH Bilduk hainbat zalantza agertu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak eta EAEko Osasun Sailak orain arte egindako kudeaketaren inguruan. Besteak beste, ospitaleak eskainiko dituen zerbitzuen kalitatearen inguruan.

     


2016ko ekainaren 06an - 13:22
Urdulizko ospitalea. (Argazkia: Iñigo Azkona)

Uribe eskualdeko 170.000 biztanlek ez dute Gurutzetako ospitalera joan beharko hemendik aurrera, ez orain arte egin duten bezala behintzat. Urdulizko ospitalea hainbat zerbitzu eskaintzen hasiko da ekainean, Osasun Sailak oraindik datarik zehaztu ez badu ere.

Badira, ordea, kudeaketaren inguruko kezkak. Zigor Isuskiza EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak eta Ana Crespo Erandioko zinegotziak ostiralean azaldu zituzten horietako batzuk. Alde batetik, adierazi dute “zerbitzuen kalitatea eta kostuak neurtzeko txosten bat egitearen konpromisoa” hartu zuela Osasun Sailak, eta ez duela egin.

Ospitalea hutsik egongo den eta zerbitzu mugatuak izango dituen beldur direla gaineratu dute, baita zenbait zerbitzu pribatizatuko ote dituen ere. Horregatik, “ospitaleko sukaldea eta jangela, hurbileko ekonomia osatzen duten hornitzaile txiki, ertain eta baserritarren bidez egitearen aldeko apustua” egiten du. Sindikatuek, bestalde,  garbiketa zerbitzua pribatizatzea 100.000 euro izango liratekeela esan dute.

Bestetik, ospitalera daramatzaten errepideen inguruko salaketa ere egin du EH Bilduk. Oraindik ez dago ospitalerako sarrera nagusia izango dena erabiltzeko aukerarik eta Vicente Reyes Bizkaiko Mugikortasun diputatuak adierazi du garraio publikoari dagokionez Bizkaibus geltoki bat egingo dela ospitaletik gertu baina ez dela zerbitzuaren maiztasuna areagotuko, ezta metro zerbitzuarena ere. Arazo hori konpontzeko erantzukizuna udaletxeen esku utzi dutela salatu dute koalizioko ordezkariek.  

Azkenik, Erandiori dagokion auziarekin bueltaka ibili da EAEko Osasun Saila. Hirutan iritziz aldatu ostean, badirudi Urdulizera ez eta orain arte bezala Gurutzetako ospitalera joaten jarraituko dutela Erandioko 25.000 biztanleek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Urdulizko ospitalea
Bihotzeko Errehabilitazio Unitatea jarri dute Urdulizko ospitalean

Gorabehera kardiobaskularrak jasaten dituzten edo jasan ditzaketen pertsonen osasuna hobetu nahi du Osakidetzak.


2018-05-15 | Hiruka .eus
Urdulizko ospitalean langile gehiago kontratatzeko eskatu dute sindikatuek

Urdulizko ordezkaritza sindikalak elkarretaratzea egin du gaur goizean, Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalean. Jon Darpón sailburuaren bisitagaz batera atera dira kalera, langile-falta salatu eta kontratazio gehiago eskatzeko.


2017-11-14 | Hiruka .eus
Urdulizko ospitaleko 18 garbiketa-langile kaleratu dituztela salatu dute ELA eta LAB sindikatuek

Urdulizko ospitalean lan egiten zuten Comercial de Limpieza Villar SA enpresako 18 garbiketa-behargin kaleratu dituztela salatu dute ELAk eta LABek. Sindikatuek Osakidetzaren jarrera deitoratu zuten joan den barikuan, hilaren 10ean, osasun-zentroaren aurrean egindako... [+]


2017-01-05 | Ainhoa Bretos
Pribatizazioa Urdulizko ospitalean: elikadura eta arropa zerbitzuak lehiaketara atera ditu Osakidetzak

Jon Darpon EAEko Osasun kontseilariaren dimisioa eskatu du LAB sindikatuak, “zerbitzu berriak ez pribatizatzeko konpromisoa ez betetzeagatik”.  


Eguneraketa berriak daude