argia.eus
INPRIMATU
Urdaibaira txangoa etxetik, udaberriko hegaztien bizimodua gozatzeko
  • Ordu oroz ikusentzun daiteke Urdaibaiko paduretako hegaztien bizimodua, Urdaibai Bird Centerrek jarritako kameren bidez. Hegaztien migrazio garai betea da udaberria eta Afrikatik Europa iparralderainoko bidean diren hainbat espezie ikusteko aukera dugu orain. 

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 05

Urdaibai Bird Centerrek 24 orduz hartzen ditu kamaraz hegaztien kantuak eta irudiak. Hemen ikus dezakegu bertako bizitza noiznahi.

Udaberria sasoi berezia da paduran: eztei-aurreko hegaztien migrazioa gertatzen da eta hegaztiek Urdaibain atseden hartzen dute eta elikatu egiten dira. Hainbat eta hainbat espeziek Afrikatik Europa iparralderaino migratzen dute beraien kumatzeko tokietara iristeko.

Hauek dira udaberrian hezegunera hurbiltzen diren hegaztietako batzuk: mokozabalak, harrapakariak (arrano arrantzalea, zingira mirotza, miruak, zuhaitz-belatza…), limikoloak… baita ohikoagoak diren hauek ere: enarak, sorbeltzak, uhalde-enarak...

Egunero adituen bi azalpen entzuteko aukera

Egunero 11:40 eta 18:40ean bertatik azalpenak ematen dituzte adituek. Bestalde, Oruetako paduran azken astean behatutako hegaztiak zein diren eta bakoitzetik zenbat ikusi dituzten jakin dezakegu webgunearen bidez.