argia.eus
INPRIMATU
Urdaibaiko Guggenheim: PP ere jokoan sartu da

2010ko martxoaren 17a

Gaur arte, Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuari buruz hitz egitean, erakundeei dagokienez bederen, Eusko Jaurlaritzako (PSE) eta Bizkaiko Foru Aldundiko (EAJ) ordezkarien ahotsak gailendu dira. Ezetz diote aurrenekoek, baiez besteek. Atzo, Antonio Basagoiti PPko EAEko presidenteak iragarri zuen aurki emango dutela euren posturaren berri.

PPk antolatuta, bost aditu bildu zituen ekitaldia egin zen atzo Bilbon. Richard Armstrong Guggenheim Fundazioko zuzendariak eta Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak Urdaibaiko proiektua babestu zuten. Ez, ordea, Joseba Arregi Kultura sailburu ohiak. Javier Gonzalez de Durana Tenerifeko Arteen Espazioko zuzendaria eta Enrique Portocarrero Euskadiko Enpresaburuen Bilguneko presidentea, bestalde, Guggenheim markaren alde azaldu ziren.