Irakeko guda amaitutzat eman zuten AEBek pasa den astean. Urte amaiera baino lehen azken soldaduak etxera itzuliko dira bederatzi urteko okupazioari amaiera emanez. Okupazioak, dena den, nekez desagertuko diren kalteak eragin ditu, ARGIAko kolaboratzaile Karlos Zurutuzak gogorarazi digun moduan.
Otsailean Iraken izan zen, eta orduan idatzitako kronika bat azaleratzeak merezi duela esan digu. "Okupazioaren betiereko legatuaz hitz egin nuen artikuluan", esan digu, "milaka urtean han egongo den uranioaz". Nassar izeneko aita irakirraren kasuaz mintzo da Zurutuza, minbizia daukan Mohamed bere semeaz, eta izurrite horrek eramandako umeez.
- Artikulua osorik irakurtzeko: Suntsipenaz (Karlos Zurutuza Iraketik)